Hurrengo testuan talde erreserba bat egiteko baldintza orokorrak topatuko dituzu. Irakurri itzazu arretaz eta bete ezazu ondoren aurkituko duzun gela-aukera eskaera-formularioa. Zurekin kontaktuan jarriko gara epe laburrean.
Talde erreserba bat egiteko baldintza orokorrak
A/ Taldearen faktura pertsona edo erakunde batek hartzen badu bere gain:
- Plazak blokeatu nahi diren momentuan, bi alderdien aldektik kontratu bat sinatu behar da eta fakturaren zenbatekoaren %100 aurretik ordaindu. Errreserbaren ordainketa bi epetan egingo da: %30 erreserba formalizatzean eta gainerako %70 taldea egoitzara iritsi baino hilabete lehenago.
- Check-ina egin baino bi aste lehenago, egoitzan ostatu hartuko duten pertsonen zerrenda (rooming list) bidali beharko da erreserba zentralera.
- Erabateko ezeztatzea: taldea bere osotasunean ezeztatzen bada, ez da itzuliko inongo kasuan aurretik ordaindutako %30a.
- Ezeztatze partziala: taldea egoitzara iritsi baino hilabete lehenago arte gelak ezeztatu daitezke inolako zigorrik gabe. Taldea egoitzara iritsi aurreko 30 egunetan, edozein ezeztatze erreserbaren %100arekin zigortuko da.
B/ Taldeko kide bakoitzak bere faktura hartzen badu bere gain:
- Erreserbaren pertsona edo erakunde arduradunak kontratu bat sinatu beharko du eta faktura osoaren %30 ordaindu beharko du berme kontzeptuan. Taldea iritsi baino bi aste lehenago egoitzan ostatu hartuko duten pertsonen zerrenda bidali beharko da erreserba zentralera, bakoitzaren kreditu edo debito txartel zenbakiarekin, egonaldien ordainketa banaka bermatzeko. Taldeko kide guztiak egoitzatik ateratzen direnean, gordailua itzuliko da.
- Erabateko ezeztatzea: taldea bere osotasunean ezeztatzen bada, ez da itzuliko inongo kasuan aurretik ordaindutako %30a.
- Ezeztatze partziala : gela batzuk ezeztatzen badira, gordailu kontzeptuan ordaindutako %30etik zigortuko da ezeztatutako portzentaia. Behin taldeko kideen izenen zerrenda eta bakoitzaren txartelaren informazioa jasotzen denean, zuzenean zigortuko da bezero bakoitza erreserbaren ezeztatzeagatik edo egoitzan ez aurkezteagatik, taldearen pertsona edo erakunde arduraduna erreserba bermatzen duen gordailutik zigortua izatetik salbuesten.



