Volver al inicio

Ohar legala eta baldintza orokorrak

1.- Informazio Orokorra.
 2.- Egoitzen titulartasunari buruzko informazioa.
 3.- Erreserbak eta kontratazioak egiteko termino eta baldintza orokorrak.

  •  3.1. Ikasturterako ostatu hartzeko erreserba-zerbitzua erabiltzea.
  •  3.2. Eguneko ostatuetarako online erreserba zerbitzua erabiltzea, ondorengo egoitzetan: Campus del Mar, La Ciutadella, Investigadors, Torre Girona, Blas de Otero, Damià Bonet eta Erasmo.
  •  3.3. Eguneroko ostatuetarako online erreserba zerbitzua erabiltzea, 3.2. puntuan aipatzen ez diren RESA Taldeko Egoitzetan.

4.- Online kontratazio-zerbitzuak erabiltzea.
 5.- Jabetza industriala eta intelektuala.
 6.- Domeinu-Izena.
 7.- Baliogabetze-politika.
 8.- Lege aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna.  

1. INFORMAZIO OROKORRA.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera, jakinarazten da RESIDENCIAS DE ESTUDIANTES S.A. (aurrerantzean,  RESA) dela www.resa.es Web gunearen titularra. Honako hau da RESAren helbidea: Roger de Llúria kalea, 118. zenbakia, 1. solairua, Bartzelona, Espainia. A-60.109.188 IFK zenbakia du eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroko 24.281 Liburukian, 95. Folioan, B-67.261 zenbakidun Orrian, 1. Inskripzioan inskribatua dago.

Halaber, RESA domeinu-izen hauen titularra da: www.resahousing.com, www.alojamientosen.com eta www.alojamientosen.es (aurrerantzean, micro site-ak).

Testu honek RESIDENCIAS DE ESTUDIANTES (RESA) egoitzaren Web gunea arautzen du  Interneteko erabiltzaileentzat. Ohar Legal honen xedea da Web gune honen sarbidea eta erabilera orokorra erregulatzeko baldintzak ezartzea. Beraz, Web gunera sartu eta hura erabiltzeko beharrezkoa da Baldintza Orokor hauei men egin eta horiek onartzea; ostatu hartzeko zerbitzua kontratatuz gero, kontratazio hori xedatzen duten Baldintza Orokorrak (aurrerantzean, Klausula Orokorrak) onartu behar dira.

Web guneko zerbitzu batzuk —Interneteko erabiltzaile guztiei edo RESAko bezeroei bakarrik zuzenduak— baldintza bereziak, erabiltzeko arauak edo jarraibideak izan ditzakete; kasu horietan, baldintza, arau edo jarraibide horiek ordeztu, osatu eta/edo aldatu egiten dute Ohar Legal hau, eta Erabiltzaileak horiek onartu behar ditu dagokion zerbitzua ematen hasi aurretik.

Web gunera sartzean Ohar Legal hau arretaz irakur dezazula gomendatzen dizugu. Hura edozein unetan alda daiteke eta Erabiltzaileak inprimatu eta artxibatu egin dezake. Hitzartutakoarekin ados ez bazaude, mesedez, ez ezazu Web gunea erabili.

2. EGOITZEN TITULARTASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA.

Higiezinen zerbitzuak eskaintzen dituen sozietate bat da  RESA eta Espainia osoko ikasle-egoitzak diseinatu, sortu eta kudeatzen ditu. Gaur egun, 6.300 ohe inguru ditu. RESAk  hainbat ondare-sozietate eratu ditu eta sozietate horiek egoitzen administrazio-emakiden eta lurrazal-eskubideen titularrak dira. SIRESA izeneko sozietate horien izen osoa ( Sociedad Inversora en Residencias para Estudiantes) aldatu egiten da egoitza dagoen unibertsitatearen, hiriaren edo eskualdearen arabera. Honako hauek dira egoitza bakoitzaren sozietate titularrak:

 Sozietate Titularra IFZ Egoitzaren izena Herria
RESIDENCIAS DE ESTUDIANTES, S.A. A-60109188 Residencia d'Investigadors Bartzelona
SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES, S.A. A-60833555 Pere Felip Monlau Bartzelona
Francesc Giralt i Serrà Terrassa
SIRESA GIRONINA, S.A. A-61299434 Campus de Montilivi Girona
SIRESA TARRAGONINA, S.A. A-61356937 Sant Jordi Tarragona
SIRESA BARCELONINA, S.A. A-61738894 Lesseps Bartzelona
La Ciutadella Bartzelona
Campus del Mar Bartzelona
SIRESA EUROPEA, S.A. A-62048079 Torre Girona Bartzelona
SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES EUSKADI, S.A. A-01286533 Tomás Alfaro Fournier Gasteiz
Blas de Otero Bilbo
Manuel Agud Querol Donostia
SIRESA NOROESTE, S.A. A-61989539 O Castro Vigo
As Burgas Orense
COMPLEJO RESIDENCIAL CULLEREDO, S.A. A-63811335 Siglo XXI A Coruña
SIRESA SALMANTINA, S.A. A-62079553 Colegio Cuenca Salamanca
SIRESA CAROLUS MAGNUS, S.A. A-62292594 Erasmo Madril
SIRESA CERVANTINA, S.A. A-62079595 Giner de los Rios Alcalá de Henares
SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES GRANADINA, S.A. A-29644960 Emperador Carlos V Granada
SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES HISPALENSE, S.A. A-61989448 Rector Ramón Carande Sevilla
SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES DE NAVARRA, S.A. A-63754592 Los Abedules Iruñea
SIRESA HERNAN CORTES, S.A. A-64010655 Colegio Mayor Hernán Cortés Salamanca
SIRESA DOMUS, S.A. A-64582323 Roberto de Nobili Sant Cugat del Vallès
SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES VALENCIANA , S.A. A-63371618 Damià Bonet Valencia
RESA BAIL, S.L. B-63894661 Apartamentos URV Tarragona
   

Egoitzaren/egoitzen sozietate titular bakoitzak (aurrerantzean, SIRESA) RESAren esku uzten du –RESA da giza baliabideak eta baliabide materialak dituen sozietatea– egoitzen ustiapena; horretarako, hiri-finkak administratu eta kudeatzeko zerbitzuen alokatze-hitzarmen bat izenpetzen dute bi alderdiek.

Horrela, SIRESA bakoitzak (egoitza bat edo gehiagoren titularrak) ostatu hartzeko hitzarmen bat izenpetzen du hiru hilabete edo gehiagorako ostatu hartzen duen ikasle eta/edo bezero bakoitzarekin.

Kontratatzeko Baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/1998 Legean ezarritakoari jarraiki, eta Ostatu hartzeko Hitzarmen horretan baldintza orokor komun batzuk daudela kontuan hartuta, SIRESA bakoitzak Bartzelonako Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatu ditu kontratatzeko Baldintza Orokor horiek.

Web gune hau RESAk sortu eta kudeatzen du, bera baita SIRESAren ikasle-egoitza guztiak kudeatzen eta ustiatzen dituena.

3. ERRESERBAK ETA KONTRATAZIOAK EGITEKO TERMINO ETA BALDINTZA OROKORRAK.

Web gune honetara sartzea librea eta doakoa da. Web gunean sartu eta/edo hura erabiltzeak Erabiltzaile baldintza ematen dio Bezeroari/Ikasleari (aurrerantzean, Erabiltzailea), eta beraz, Ohar Legal honen mende geratzen da.

Web gune honen funtzioa da bertara sartzen diren erabiltzaileei RESAk eskaintzen dituen zerbitzuak ematea. RESAren Web gune honetako plaza gordetzeko eta kontratazioak egiteko zerbitzuen baldintza orokorrak arautzea da Baldintza hauen xedea.

Halaber, Ohar Legal hau osatzen duten erabilpen Baldintza hauen menpe daude RESAren unibertsitate-egoitzetan ostatu hartzeko zerbitzua eta hark kudeatzen dituen beste zerbitzu guztiak.

Zerbitzu horiek erabiltzeak esan nahi du guztiz onartzen direla Baldintza Orokorren azken bertsioko Kontratatzeko Baldintza Orokorrak.

RESAk jakinarazten du erreserbak eta kontratazioak egiteko Baldintza Orokor hauetan deskribatutako izapideak jarraitu behar direla eskaintzen diren zerbitzuak eta nabigazioan zehar pantailan bistaratzen diren zerbitzu bereziak erabiltzeko; horrenbestez, Web gune honetan eskaintzen diren zerbitzuak kontratatzeko, beharrezko izapideak ezagutzen eta onartzen dituzula aitortu behar duzu.

RESAk behar adina alda ditzake Baldintza Orokor hauetan jasotzen diren puntuak aurrez ohartarazi gabe; erabiltzaileei aldaketa horiek jakinaraziko dizkio Web gunearen bitartez, hala, erabiltzaileek aldaketa horiek jakin eta onartu ditzaten.

Erreserbak egiteko Baldintza Orokor hauetako punturen bat baliogabe edo eraginik gabekotzat joko balitz ere, beste Baldintza Orokor guztiak akordatutako terminoetan mantenduko dira.

3.1. Ikasturterako ostatu hartzeko erreserba-zerbitzua erabiltzea.

Gure egoitzaren batean ostatu hartu nahi duen Erabiltzaileak kasuan kasuko egoitzan ostatu hartzeko eskaera-formularioa bete behar du bere datu pertsonalekin. Zerbitzu horren xedea da gure egoitzaren batean denboraldi baterako erreserba egitea.

Legeri espainiarraren arabera, Erabiltzaileak adinez nagusia izan behar du eta Web gune honetan eskaintzen diren zerbitzuak kontratatzeko gaitasun legala izan behar du. Adingaberen batek zerbitzuren bat kontratatu nahi balu, bere guraso edo tutoreen baimena beharko luke.

Orokorrean, plaza-erreserba behar bezala kudeatzeko eta Bezeroarekin/Erabiltzailearekin kontratazioa egiteko erabiltzen dira Erabiltzailearen datu pertsonalak (ikusi 3.2 puntua “Kontratazio-zerbitzuaren erabilera”). Bezeroak/Erabiltzaileak edozein unetan baliogabetu dezake datu pertsonalak komunikatzeko baimena; baliogabetze horrek ez du atzeraeraginezko izaerarik izango.

Erabiltzailearen erreserba-eskaerari erantzuteko eta  Erabiltzaileak eskatutako produktu eta zerbitzuak plaza-erreserba egiteko Formularioan (datu-erregistroa) adierazi diren lehentasunetara egokitzeko erabiliko dira Erabiltzaileak emandako datuak.  RESAren oharrak jasotzeko posta elektronikoa erabiliko da. Formularioa bete eta datuak eman aurretik, Erabiltzaileari Aurreinskripzio Baldintzak jakinaraziko zaizkio hark horiek onartu edo gaitzetsi ditzan. Erabiltzailea ezingo da aukeratutako egoitzako plaza-eskaera egiteko formulariora (aurreinskripzio-formularioa deiturikoa) sartu baldintza guztiak irakurri eta onartu arte.

Aurreinskripzio-formularioa bete ondoren, Erabiltzaileari posta elektroniko bat bidaliko zaio; bertan, Formularioan sartu dituen datuak eta egiaztapen-esteka bat bidaliko zaizkio, ados egonez gero, horiek konfirma ditzan. Eskaera automatikoki gordeko da datu-basean Erabiltzaileak egiaztapen-esteka sakatzean.

Erreserba-formularioaren konfirmazioa onartzean, RESAk  erabiltzaile-izen identifikagarri bat eta pasahitz pertsonal eta transferiezin bat bidaliko dizkio Erabiltzaileari e-mail bidez, Bezero/Erabiltzaile bakoitzaren identifikazioa eta egindako eragiketen konfidentzialtasuna bermatzeko. Datu konfidentzial (erabiltzailea eta pasahitza) horien bitartez, Web guneko eremu pribatura sartu ahal izango da Erabiltzailea.

RESAk ez du erantzukizunik izango,  RESAren Web guneko zerbitzuak erreserbatu edo kontratatzean, Erabiltzaileak egin dezakeen pasahitzaren erabilera okerrari dagokionez.  Erabiltzailea arduratuko da uneoro bere pasahitza behar bezala gordetzeaz, eta ondorioz, hura gaizki erabiltzearen, lagatzearen, erakustearen edo galtzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren erantzule bakarra izango da. Pasahitza ahaztuz gero edo baimendu gabeko hirugarrenek Web gunea ikusteko eta/edo erabiltzeko arriskua dakarren beste edozein gertaera jasoz gero, Erabiltzaileak berehala jakinaraziko dio gertatutakoa RESAri, azken horrek pasahitza blokeatu eta ordezka dezan. Nolanahi ere, jakinarazpen horren aurretik egindako edozein eragiketa Erabiltzaileak egin duela ulertuko da, eta beraz, jakinarazpenaren aurretik baimenik gabe egindako edozein sarbide eta/edo erabilerak sor ditzakeen kalteen erantzule izango da.

3.2. Eguneko ostatuetarako online erreserba zerbitzua erabiltzea, ondorengo egoitzetan: Campus del Mar, La Ciutadella, Investigadors, Torre Girona, Blas de Otero, Damià Bonet eta Erasmo.

3.2.1. Erabiltzaileak/Bezeroak eguneroko ostatuentzako erreserba formulario bat bere datuekin beteko du, FORISUR-ek kudeatutako erreserba-tresnaren bidez adierazitako egoitzetan.
Erabiltzaileak, hautatutako egoitzarako formularioa bete ondoren, erreserbaren baiztapena berehala posta elektroniko bidez jasoko du eta bertan erreserba-baieztapenaren zenbakia egokituko zaio. Posta elektroniko horrek erreserbaren egiaztagiri eta onarpenaren baieztapen gisa balioko du.

3.2.2. Baliogabetzeari buruzko politika:

Erabiltzaileak formularioan emandako kreditu txartelaren bidez ziurtatuko da Web gunean egindako erreserba. Erreserba baliogabetzeak ez du inolako kargurik izango, baldin eta hura egoitzara sartu baino 24 ordu lehenago baliogabetzen bada.

Erabiltzailea erreserba egun horretan azaltzen ez bada edo egoitza horien eskaintzan hitzartutako epetik kanpora baliogabetzen badu erreserba, kargu automatikoa egingo da egoitzan ostatu hartzeko emandako kreditu txartelean; horrez gain, erreserba berehala baliogabetuko da eta Erabiltzaileak gau bat ordaindu beharko du gordetako logela bakoitzeko.

Online erreserba bat baliogabetzeko, erreserba departamentuarekin harremanetan jar zaitezke, harrera orduetan, egoitzen telefono zenbakira deituta. Bertan, modu pertsonalizatuan lagunduko dizute. Posta elektronikoz ere baliogabetu daitezke erreserbak.

Erabiltzaileak Legearen, moralaren, ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabili behar du zerbitzu hau; gainera, erreserba online egiteko Baldintza Orokor hauetan xedatzen dena hartu behar du kontuan. Horrenbestez, Erabiltzaileak ez du zerbitzu hau Legearen eta/edo Baldintza Orokor hauetan xedatzen denaren aurka erabiliko, ez eta/edo hirugarrengoen interesen aurka eraso egiteko edo RESAren zerbitzuak eta/edo irudia kaltetzeko erabiliko.

3.2.3. Gela eta gau bakoitzeko prezioak (BEZ barne) Web gune honetan azaltzen dira, zerbitzu hori eskaintzen duten egoitzetan hain zuzen ere.

3.3. Eguneroko ostatuetarako online erreserba zerbitzua erabiltzea, 3.2. puntuan aipatzen ez diren RESA Taldeko Egoitzetan.

3.3.1.Erreserba baldintzak:

Erabiltzaileak/Bezeroak online formularioa beteko du RESA Taldeko Egoitzetan hilabete baino gutxiagoko egonaldi baterako gela erreserbatzeko. Formularioa bidaltzeak atal honetan finkatu diren erreserba baldintzak espresuki eta oso-osorik onartzea dakar.

Bezeroak formularioko datu guztiak bete ondoren, aukeratu duen Egoitzako langileek erreserba konfirmatuko diote posta elektroniko baten bidez. Premiazko erreserbatarako –24 ordu lehenagoko edo 24 ordutik beherako erreserbatarako–, nahitaezkoa da egoitzara zuzenean deitzea.

Erabiltzaileak formularioan emandako kreditu/zordunketa txartelaren bidez ziurtatuko da modu horretan egindako erreserba. Gela eta gau bakoitzeko prezioek BEZa dute eta Web orrialde honetan adierazitakoak dira, zehazki 3.2. puntuan aipatzen ez diren egoitza guztietan. Egoitzan sartzen den egunean bertan ordaindu beharko du bezeroak erreserba.

3.3.2. Baliogabetzeari buruzko politika: Online formularioaren bidez egindako erreserbak baliogabetu ahal izango dira, baldin eta egoitzaren posta elektronikora idatzi bat bidaltzen baldin bada. Erreserba baliogabetzeak ez du inolako kargurik izango, baldin eta hura egoitzara sartu baino 24 ordu lehenago baliogabetzen bada.

Egoitzan dagoen bitartean, kontratatu duen egonaldia amaitu baino lehen bezeroak hura uztea erabakiko balu, erabili gabe geratu diren zerbitzuen guztizko prezioaren %40 kobratuko zaio.

Erabiltzailea erreserba egun horretan azaltzen ez bada edo online formularioan adierazitako epetik kanpora baliogabetzen badu erreserba, kargu automatikoa egingo da kreditu/zordunketa txartelean; horrez gain, erreserba berehala baliogabetuko da eta Erabiltzaileak gau bat ordaindu beharko du gordetako logela bakoitzeko.

Erabiltzaileak/Bezeroak Espainiako legediaren, moralaren, ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabili behar du zerbitzu hau; gainera, 3.2. puntuan aipatzen ez diren RESA Taldeko Egoitzetan erreserba online egiteko Baldintza Orokor hauetan eta Kontratazioaren Baldintza Orokorretan (ikusi 4. puntua) xedatzen dena hartu behar du kontuan. Horrenbestez, Erabiltzaileak/Bezeroak ez du zerbitzu hau Legearen eta/edo Baldintza Orokor hauetan eta Kontratazioaren Baldintza Orokorretan xedatzen denaren aurka erabiliko, ez eta/edo hirugarrengoen interesen aurka eraso egiteko edo RESAk ematen eta kudeatzen dituen zerbitzuak eta/edo irudia kaltetzeko erabiliko.

4. ONLINE KONTRATAZIO-ZERBITZUAK ERABILTZEA. BALDINTZA OROKORRAK.

Erabiltzailea/Bezeroa bere kode pertsonal eta transferiezinen (erabiltzailea eta pasahitza) bidez RESAren Web guneko eremu pribatura (erabiltzailearen eremua deiturikora) sartzen denean, kontsulta-atal bat ikusiko du, eta bertan, aukeratutako ikasle-egoitzan ostatu hartzeko Klausula Orokorrak (Baldintza Orokorrak deiturikoak) izango ditu; Erabiltzaileak Klausula Orokor horiek deskargatu eta inprimatu ditzake, beste kontratu-dokumentu guztiekin batera.

Bezeroak onartu egin behar ditu kontratatzeko Klausula Orokorrak (baliozkotze-laukiaren bitartez) online kontratazioa behar bezala formalizatzeko. Erabiltzaileak online kontratua onartu bezain laster, onarpena konfirmatuko duen posta elektroniko bat jasoko du automatikoki.

RESAk kudeatzen dituen ikasle-egoitzetako kontratatzeko Baldintza Orokorrak Bartzelonako Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatuta daude, Baldintza Orokorren Gordailu Liburuan.

Kontratatzeko Baldintza Orokor hauetako punturen bat baliogabe edo eraginik gabekotzat joko balitz ere, beste Baldintza Orokor guztiak indarrean mantenduko dira.

5. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA.

Web guneko eduki guztiak (testuak, logotipoak, argazkiak, irudiak eta ikus-entzunezko beste edukiak), diseinu grafikoa, eta oro har, bertako edukiakRESAren jabetza intelektuala dira, edo hala badagokio, hirugarrenena.

Halaber, marka edo zeinu bereizgarriak  RESArenak edo hirugarrenenak dira; halakoetan, espresuki adieraziko da. Erabiltzaileak uneoro errespetatu behar ditu RESAren Web guneko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak.

Guztiz debekatuta dago Web guneko elementuak xede komertzial edo profesionalekin kopiatu, publikoki zabaldu, banatu, eraldatu edo aldatzea; era berean, debekatuta dago Jabetza Intelektual edo Industrialari buruzko Legeak babesten duen edozein eskubide urratzea, kasuan kasuko eskubideen titularraren baimena izan ezean edo Legeak hura baimendu ezean.

Beharrezkotzat jotzen diren Web guneko edukiak ikusi, erabili, inprimatu eta deskargatzeko baimena ematen die RESAk Erabiltzaileei; betiere, eduki horien erabilera pertsonala eta pribatua egingo da, irabazi-asmorik gabea, eta eduki horiek ez dira erabiliko izaera komertziala eta profesionala duten jarduerak garatzeko, horiek publikoki zabaldu, banatu, aldatu edo deskonpilatzeko edo Web gunearen titularrak xedetzat duen emaitza indargabetzeko.

Aipatu eskubide horietakoren bat hausteak xedapen hauek urratu ditzake; horrenbestez, xedapena urratu duenari delitu bat ezarriko zaio Kode Penaleko 270. artikulua eta hurrengoak kontuan hartuta edo horretara xedatutako beste edozein neurri orokorren arabera.

6. DOMEINU-IZENA.

www.resa.es Web gune legalaren domeinu-izena edo helbidea Web gunearen titularrarena da, eta beraz, Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago. Haren titulartasuna esklusiboa da, eta horrenbestez, titulartasun hori hirugarrenek erabiliko balute urratu egingo lirateke domeinu-izen hori duen erregistroak titularrari emandako eskubideak.

Era berean, RESA beste domeinu-izen hauen titularra da: www.resahousing.com, www.alojamientosen.com eta www.alojamientosen.es.

7. BALIOGABETZE-POLITIKA.

Telefonoaren edo baliabide elektronikoen bidezko kontratazioaren baldintza orokorrak arautzen dituen apirilaren 13ko 7/1998 Legearen 5.3. artikulua garatzen duen abenduaren 17ko 1906/1999 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki, honako hau jakinarazten zaio ostatu hartzeko erreserba Web gunearen ikasle-egoitzaren batean  egin duen eta kontratatzeko Klausula Orokorrak (Baldintza Orokorrak) elektronikoki onartu dituen Erabiltzaileari: kontratua inolako zigorrik gabe indargabetu ahal izango du egoitzaren posta elektroniko bidez, ostatu hartzeko kontratuaren konfirmazio elektronikoa jaso eta zazpi egun balioduneko epean.

8. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA.

Erabiltzaileak aitortzen du Ohar Legal honek ordezkatzen dituela RESA eta/edo SIRESAren eta beraren arteko hitzarmen guztiak –idatziak nahiz hitzezkoak–, oharraren xedeari dagozkionak. Ohar Legalari eta erabiltzeko baldintzei buruz Erabiltzaileak eta RESAk  aurretik adostutako proposamen, konpromiso edo komunikazio idatzi nahiz ahozko guztiak ordezkatzen ditu Ohar Legal honek.

RESArenWeb gunera sartzearen ondorioz eta Web guneko zerbitzuak eskaintzean bezeroekin sor daitezkeen auzietan Espainiako legeria eta jurisdikzioa aplikatuko da. Web gunearen erabileraren ondorioz sor daitezkeen gatazka guztiak Bartzelonako (Espainia) Epaitegi eta Auzitegiek  erabakiko dituzte, eta beste foru orokor edo bereziak baztertu egingo dira.


1

Bulego nagusiak: Roger de LLúria, 118, 1º - 08037 Bartzelona - resa@resa.es - www.resa.es
Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika | Ohar legala eta baldintza orokorrak | Iradokizunen formularioa | Kredituak