Ohar legala eta baldintza orokorrak
1.- Informazio Orokorra.
2.- Egoitzen titulartasunari buruzko informazioa.
3.- Erreserbak eta kontratazioak egiteko termino eta baldintza orokorrak.
- 3.1. Ikasturterako ostatu hartzeko erreserba-zerbitzua erabiltzea.
- 3.2. Eguneko ostatuetarako online erreserba zerbitzua erabiltzea, ondorengo egoitzetan: Campus del Mar, La Ciutadella, Investigadors, Torre Girona, Blas de Otero, Damià Bonet eta Erasmo.
- 3.3. Eguneroko ostatuetarako online erreserba zerbitzua erabiltzea, 3.2. puntuan aipatzen ez diren RESA Taldeko Egoitzetan.
4.- Online kontratazio-zerbitzuak erabiltzea.
5.- Jabetza industriala eta intelektuala.
6.-
Domeinu-Izena.
7.- Baliogabetze-politika.
8.- Lege aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna.
1. INFORMAZIO OROKORRA.
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoaren arabera, jakinarazten da RESIDENCIAS DE ESTUDIANTES S.A. (aurrerantzean, RESA ) dela www.resa.es Web gunearen titularra. Honako hau da RESA ren helbidea: Roger de Llúria kalea, 118. zenbakia, 1. solairua, Bartzelona, Espainia. A-60.109.188 IFK zenbakia du eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroko 24.281 Liburukian, 95. Folioan, B-67.261 zenbakidun Orrian, 1. Inskripzioan inskribatua dago.
Halaber, RESA domeinu-izen hauen titularra da: www.resahousing.com, www.alojamientosen.com eta www.alojamientosen.es (aurrerantzean, micro site-ak).
Ondorengo testuak RESIDENCIAS DE ESTUDIANTES (RESA) enpresaren Webgunea ren erabilera arautzen du. Ohar Legal honen xedea da Web orri (aurrerantzean, Webgune ) honen sarbidea eta erabilera orokorra arautzen duten baldintzak finkatzea erabiltzaile guztientzat. Beraz, aipatutako orrian sartu eta erabiliz gero, Baldintza Orokor hauek onartu beharko dira. Era berean, ostatua erreserbatzeko kontratua formalizatuz gero, aipatutako kontratazioari dagozkion Baldintza Orokorrak (aurrerantzean, Klausula Orokorrak) onartu beharko dira.
Web guneko zerbitzu batzuk —Interneteko erabiltzaile guztiei edo RESA ko bezeroei bakarrik zuzenduak— baldintza bereziak, erabiltzeko arauak edo jarraibideak izan ditzakete; kasu horietan, baldintza, arau edo jarraibide horiek ordeztu, osatu eta/edo aldatu egiten dute Ohar Legal hau, eta Erabiltzaileak horiek onartu behar ditu dagokion zerbitzua ematen hasi aurretik.
Gure Web gunea bisitatzen duzun bakoitzean Ohar Legal hau irakurtzea gomendatzen dizugu. Web gunea edozein unetan alda daiteke, eta Erabiltzaileak inprimatu ahal izango du artxibatzeko. Ohar honekin ados ez bazaude, mesedez, ez erabili Web gune hau.
2. EGOITZEN TITULARTASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA.
RESA Espainia osoan dauden hainbat ikasleentzako egoitza kudeatzen dituen sozietatea da. Administrazio edo lurrazal-eskubideen emakiden titularrak ondare-sozietate ezbedinak dira, SIRESA izenekoak, edo bestela Sociedad Inversora en Residencias para Estudiantes, eta egoitza dagoen eskualdearekin, hiriarekin edo Unibertsitatearekin lotutako hitz bat. Egoitza bakoitzaren sozietate titularrak 2012. urtera arte ondorengo taulan adierazitakoak izan dira:
| Sozietate Titularra | IFZ | Egoitzaren izena | Herria |
| RESIDENCIAS DE ESTUDIANTES, S.A. | A-60109188 | Residencia d'Investigadors | Bartzelona |
| SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES, S.A. | A-60833555 | Pere Felip Monlau | Bartzelona |
| Francesc Giralt i Serrà | Terrassa | ||
| SIRESA GIRONINA, S.A. | A-61299434 | Campus de Montilivi | Girona |
| SIRESA TARRAGONINA, S.A. | A-61356937 | Sant Jordi | Tarragona |
| SIRESA BARCELONINA, S.A. | A-61738894 | Lesseps | Bartzelona |
| La Ciutadella | Bartzelona | ||
| Campus del Mar | Bartzelona | ||
| SIRESA EUROPEA, S.A. | A-62048079 | Torre Girona | Bartzelona |
| SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES EUSKADI, S.A. | A-01286533 | Tomás Alfaro Fournier | Gasteiz |
| Blas de Otero | Bilbo | ||
| Manuel Agud Querol | Donostia | ||
| SIRESA NOROESTE, S.A. | A-61989539 | O Castro | Vigo |
| As Burgas | Orense | ||
| COMPLEJO RESIDENCIAL CULLEREDO, S.A. | A-63811335 | Siglo XXI | A Coruña |
| SIRESA SALMANTINA, S.A. | A-62079553 | Colegio Cuenca | Salamanca |
| SIRESA CAROLUS MAGNUS, S.A. | A-62292594 | Erasmo | Madril |
| SIRESA CERVANTINA, S.A. | A-62079595 | Giner de los Rios | Alcalá de Henares |
| SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES GRANADINA, S.A. | A-29644960 | Emperador Carlos V | Granada |
| SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES HISPALENSE, S.A. | A-61989448 | Rector Ramón Carande | Sevilla |
| SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES DE NAVARRA, S.A. | A-63754592 | Los Abedules | Iruñea |
| SIRESA HERNAN CORTES, S.A. | A-64010655 | Colegio Mayor Hernán Cortés | Salamanca |
| SIRESA DOMUS, S.A. | A-64582323 | Roberto de Nobili | Sant Cugat del Vallès |
| SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES VALENCIANA , S.A. | A-63371618 | Damià Bonet | Valencia |
| RESA BAIL, S.L. | B-63894661 | Apartamentos URV | Tarragona |
Egoitzaren/egoitzen sozietate titular bakoitzak (SIRESA) RESA ri eskatu zion egoitzak ustia zitzala hiri-finken kudeaketa eta administrazio zerbitzuen alokatze-hitzarmen baten bidez, beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza-baliabideak baititu.
Horrela, SIRESA bakoitzak (egoitza bat edo gehiagoren titularrak) ostatu hartzeko hitzarmen bat izenpetzen du hiru hilabete edo gehiagorako ostatu hartzen duen ikasle eta/edo bezero bakoitzarekin.
2013ko urtarrilaren 30etik aurrera, sozietate horiek guztiak –RESA, Siresa Salmantina, S.A., Siresa Hernán-Cortés, S.A., Sociedad Inversora en Residencias para Estudiantes Euskadi, S.A. eta Resa Bail, S.L. salbu– fusionatu egin dira, eta SIRESA CAMPUS, S.A. sozietate eratu berriak bereganatu ditu. Aipatutako sozietatearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) 86458643 da, eta zerga-egoitza Bartzelonako Roger de Llúria kaleko 118. zenbakian, 1. solairuan du. Beraz, bereganatutako sozietateak deuseztatu dira eta ondare guztia batera transmititu diote SIRESA CAMPUS, S.A. sozietateari (sozietate bereganatzailea).
SIRESA CAMPUS sozietateak orduz geroztik bereganatutako sozietateen posizio juridikoa du, eta bere gain hartu ditu aipatutako sozietateek dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horiek horrela, SIRESA CAMPUS sozietatea ondorengo taulan zehazten diren egoitzen titularra izatera igaroko da (RESA, Siresa Salmantina, S.A., Siresa Hernán-Cortés, S.A., Sociedad Inversora en Residencias para Estudiantes Euskadi, S.A. eta Resa Bail, S.L. salbu):
| Sozietate Titularra | IFZ | Egoitzaren izena | Herria |
| RESIDENCIAS DE ESTUDIANTES, S.A. | A-60109188 | Residencia d'Investigadors | Barcelona |
| RESA BAIL, S.L | B-63894661 | Apartamentos URV | Tarragona |
| SIRESA SALMANTINA, S.A. | A-62079553 | Colegio Cuenca | Salamanca |
| SIRESA HERNAN CORTES, S.A. | A-64010655 | Colegio Mayor Hernán-Cortes | Salamanca |
| SOCIEDAD INVERSORA EN RESIDENCIAS PARA ESTUDIANTES EUSKADI, S.A. | A-01286533 | Tomás Alfaro Fournier | Vitoria |
| Blas de Otero | Bilbao | ||
| Manuel Agud Querol | Donostia | ||
| SIRESA CAMPUS, S.A. | A-86458643 | Pere Felip Monlau | Barcelona |
| Francesc Giralt i Serra | Terrassa | ||
| Campus de Montilivi | Girona | ||
| Sant Jordi | Tarragona | ||
| Lesseps | Barcelona | ||
| La Ciutadella | Barcelona | ||
| Campus del Mar | Barcelona | ||
| Torre Girona | Barcelona | ||
| O Castro | Vigo | ||
| As Burgas | Orense | ||
| Siglo XXI | A Coruña | ||
| Erasmo | Madrid | ||
| Giner de los Rios | Alcalá de Henares | ||
| Emperador Carlos V | Granada | ||
| Rector Ramón Carande | Sevilla | ||
| Los Abedules | Pamplona | ||
| Damià Bonet | Valencia | ||
| Roberto de Nobili | Sant Cugat del Vallès | ||
| Pius Font i Quer | Castelldefels | ||
| Hipatia | Terrassa |
Kontratatzeko Baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/1998 Legean ezarritakoari jarraiki, eta Ostatu hartzeko Hitzarmen horretan baldintza orokor komun batzuk daudela kontuan hartuta, SIRESA bakoitzak Bartzelonako Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatu ditu kontratatzeko Baldintza Orokor horiek.
Web gune hau RESA k sortu eta kudeatzen du, bera baita SIRESAren ikasle-egoitza guztiak kudeatzen eta ustiatzen dituena.
3. ERRESERBAK ETA KONTRATAZIOAK EGITEKO TERMINO ETA BALDINTZA OROKORRAK.
Web gune honetara sartzea librea eta doakoa da. Web gunean sartu eta/edo hura erabiltzeak Erabiltzaile baldintza ematen dio Bezeroari/Ikasleari (aurrerantzean, Erabiltzailea ), eta beraz, Ohar Legal honen mende geratzen da.
Web gune honen funtzioa da bertara sartzen diren erabiltzaileei RESA k eskaintzen dituen zerbitzuak ematea. RESA ren Web gune honetako plaza gordetzeko eta kontratazioak egiteko zerbitzuen baldintza orokorrak arautzea da Baldintza hauen xedea.
Halaber, Ohar Legal hau osatzen duten erabilpen Baldintza hauen menpe daude RESAren unibertsitate-egoitzetan ostatu hartzeko zerbitzua eta hark kudeatzen dituen beste zerbitzu guztiak.
Zerbitzu horiek erabiltzeak esan nahi du guztiz onartzen direla Baldintza Orokorren azken bertsioko Kontratatzeko Baldintza Orokorrak.
RESA k jakinarazten du erreserbak eta kontratazioak egiteko Baldintza Orokor hauetan deskribatutako izapideak jarraitu behar direla eskaintzen diren zerbitzuak eta nabigazioan zehar pantailan bistaratzen diren zerbitzu bereziak erabiltzeko; horrenbestez, Web gune honetan eskaintzen diren zerbitzuak kontratatzeko, beharrezko izapideak ezagutzen eta onartzen dituzula aitortu behar duzu.
RESA k behar adina alda ditzake Baldintza Orokor hauetan jasotzen diren puntuak aurrez ohartarazi gabe; erabiltzaileei aldaketa horiek jakinaraziko dizkio Web gunearen bitartez, hala, erabiltzaileek aldaketa horiek jakin eta onartu ditzaten.
Erreserbak egiteko Baldintza Orokor hauetako punturen bat baliogabe edo eraginik gabekotzat joko balitz ere, beste Baldintza Orokor guztiak akordatutako terminoetan mantenduko dira.
3.1. Ikasturterako ostatu hartzeko erreserba-zerbitzua erabiltzea.
Gure egoitzaren batean ostatu hartu nahi duen Erabiltzaileak kasuan kasuko egoitzan ostatu hartzeko eskaera-formularioa bete behar du bere datu pertsonalekin. Zerbitzu horren xedea da gure egoitzaren batean denboraldi baterako erreserba egitea.
Zerbitzu honen Erabiltzaileak adin nagusikoa izan beharko du, Espainiako legediarekin bat etorriz, eta Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak bere kabuz kontratatzeko beharrezkoa den lege-gaitasuna izango du. Adingabeek kontratatu nahi izanez gero, gurasoek edo tutoreek bere izenean egin behako dute kontratatua eta/edo haien baimena beharko da zerbitzua kontratatu ahal izateko.
Orokorrean, plaza-erreserba behar bezala kudeatzeko eta Bezeroarekin/Erabiltzailearekin kontratazioa egiteko erabiltzen dira Erabiltzailearen datu pertsonalak (ikusi 3.2 puntua “Kontratazio-zerbitzuaren erabilera”). Bezeroak/Erabiltzaileak edozein unetan baliogabetu dezake datu pertsonalak komunikatzeko baimena; baliogabetze horrek ez du atzeraeraginezko izaerarik izango.
Erabiltzailearen erreserba-eskaerari erantzuteko eta Erabiltzaileak eskatutako produktu eta zerbitzuak plaza-erreserba egiteko Formularioan (datu-erregistroa) adierazi diren lehentasunetara egokitzeko erabiliko dira Erabiltzaileak emandako datuak. RESA ren oharrak jasotzeko posta elektronikoa erabiliko da. Formularioa bete eta datuak eman aurretik, Erabiltzaileari Aurreinskripzio Baldintzak jakinaraziko zaizkio hark horiek onartu edo gaitzetsi ditzan. Erabiltzailea ezingo da aukeratutako egoitzako plaza-eskaera egiteko formulariora (aurreinskripzio-formularioa deiturikoa) sartu baldintza guztiak irakurri eta onartu arte.
Aurreinskripzio-formularioa bete ondoren, Erabiltzaileari posta elektroniko bat bidaliko zaio; bertan, Formularioan sartu dituen datuak eta egiaztapen-esteka bat bidaliko zaizkio, ados egonez gero, horiek konfirma ditzan. Eskaera automatikoki gordeko da datu-basean Erabiltzaileak egiaztapen-esteka sakatzean.
Erreserba-formularioaren konfirmazioa onartzean, RESA k erabiltzaile-izen identifikagarri bat eta pasahitz pertsonal eta transferiezin bat bidaliko dizkio Erabiltzaileari e-mail bidez, Bezero/Erabiltzaile bakoitzaren identifikazioa eta egindako eragiketen konfidentzialtasuna bermatzeko. Datu konfidentzial (erabiltzailea eta pasahitza) horien bitartez, Web guneko eremu pribatura sartu ahal izango da Erabiltzailea.
RESA k ez du erantzukizunik izango, RESA ren Web guneko zerbitzuak erreserbatu edo kontratatzean, Erabiltzaileak egin dezakeen pasahitzaren erabilera okerrari dagokionez. Erabiltzailea arduratuko da uneoro bere pasahitza behar bezala gordetzeaz, eta ondorioz, hura gaizki erabiltzearen, lagatzearen, erakustearen edo galtzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren erantzule bakarra izango da. Pasahitza ahaztuz gero edo baimendu gabeko hirugarrenek Web gunea ikusteko eta/edo erabiltzeko arriskua dakarren beste edozein gertaera jasoz gero, Erabiltzaileak berehala jakinaraziko dio gertatutakoa RESA ri, azken horrek pasahitza blokeatu eta ordezka dezan. Nolanahi ere, jakinarazpen horren aurretik egindako edozein eragiketa Erabiltzaileak egin duela ulertuko da, eta beraz, jakinarazpenaren aurretik baimenik gabe egindako edozein sarbide eta/edo erabilerak sor ditzakeen kalteen erantzule izango da.
3.2. Eguneko ostatuetarako online erreserba zerbitzua erabiltzea, ondorengo egoitzetan: Campus del Mar, La Ciutadella, Investigadors, Torre Girona, Blas de Otero, Damià Bonet, Erasmo, Giner de los Ríos, Los Abedules.
3.2.1.
Erabiltzaileak/Bezeroak eguneroko ostatuentzako erreserba formulario bat bere datuekin beteko du, FORISUR-ek kudeatutako erreserba-tresnaren bidez adierazitako egoitzetan.
Erabiltzaileak, hautatutako egoitzarako formularioa bete ondoren, erreserbaren baiztapena berehala posta elektroniko bidez jasoko du eta bertan erreserba-baieztapenaren zenbakia egokituko zaio. Posta elektroniko horrek erreserbaren egiaztagiri eta onarpenaren baieztapen gisa balioko du.
3.2.2. Baliogabetzeari buruzko politika:
Erabiltzaileak formularioan emandako kreditu txartelaren bidez ziurtatuko da Web gunean egindako erreserba. Erreserba baliogabetzeak ez du inolako kargurik izango, baldin eta hura egoitzara sartu baino 24 ordu lehenago baliogabetzen bada.
Erabiltzailea erreserba egun horretan azaltzen ez bada edo egoitza horien eskaintzan hitzartutako epetik kanpora baliogabetzen badu erreserba, kargu automatikoa egingo da egoitzan ostatu hartzeko emandako kreditu txartelean; horrez gain, erreserba berehala baliogabetuko da eta Erabiltzaileak gau bat ordaindu beharko du gordetako logela bakoitzeko.
Online erreserba bat baliogabetzeko, erreserba departamentuarekin harremanetan jar zaitezke, harrera orduetan, egoitzen telefono zenbakira deituta. Bertan, modu pertsonalizatuan lagunduko dizute. Posta elektronikoz ere baliogabetu daitezke erreserbak.
Erabiltzaileak Legearen, moralaren, ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabili behar du zerbitzu hau; gainera, erreserba online egiteko Baldintza Orokor hauetan xedatzen dena hartu behar du kontuan. Horrenbestez, Erabiltzaileak ez du zerbitzu hau Legearen eta/edo Baldintza Orokor hauetan xedatzen denaren aurka erabiliko, ez eta/edo hirugarrengoen interesen aurka eraso egiteko edo RESA ren zerbitzuak eta/edo irudia kaltetzeko erabiliko.
3.2.3. Gela eta gau bakoitzeko prezioak (BEZ barne) Web gune honetan azaltzen dira, zerbitzu hori eskaintzen duten egoitzetan hain zuzen ere.
3.3. Eguneroko ostatuetarako online erreserba zerbitzua erabiltzea, 3.2. puntuan aipatzen ez diren RESA Taldeko Egoitzetan.
3.3.1. Erreserba baldintzak:
Erabiltzaileak/Bezeroak online formularioa beteko du RESA Taldeko Egoitzetan hilabete baino gutxiagoko egonaldi baterako gela erreserbatzeko. Formularioa bidaltzeak atal honetan finkatu diren erreserba baldintzak espresuki eta oso-osorik onartzea dakar.
Bezeroak formularioko datu guztiak bete ondoren, aukeratu duen Egoitzako langileek erreserba konfirmatuko diote posta elektroniko baten bidez. Premiazko erreserbatarako –24 ordu lehenagoko edo 24 ordutik beherako erreserbatarako–, nahitaezkoa da egoitzara zuzenean deitzea.
Erabiltzaileak formularioan emandako kreditu/zordunketa txartelaren bidez ziurtatuko da modu horretan egindako erreserba. Gela eta gau bakoitzeko prezioek BEZa dute eta Web orrialde honetan adierazitakoak dira, zehazki 3.2. puntuan aipatzen ez diren egoitza guztietan. Egoitzan sartzen den egunean bertan ordaindu beharko du bezeroak erreserba.
3.3.2. Baliogabetzeari buruzko politika:
3.3.2.A. 30 egunetik beherako egonaldiak. Online formularioaren bidez egindako erreserbak baliogabetu ahal izango dira, baldin eta egoitzaren posta elektronikora idatzi bat bidaltzen baldin bada. Erreserba baliogabetzeak ez du inolako kargurik izango, baldin eta hura egoitzara sartu baino 24 ordu lehenago baliogabetzen bada.
Egoitzan dagoen bitartean, kontratatu duen egonaldia amaitu baino lehen bezeroak hura uztea erabakiko balu, erabili gabe geratu diren zerbitzuen guztizko prezioaren %40 kobratuko zaio.
Erabiltzailea erreserba egun horretan azaltzen ez bada edo online formularioan adierazitako epetik kanpora baliogabetzen badu erreserba, kargu automatikoa egingo da kreditu/zordunketa txartelean; horrez gain, erreserba berehala baliogabetuko da eta Erabiltzaileak gau bat ordaindu beharko du gordetako logela bakoitzeko.
2.3.2.B. 30 Eguneko edo gehiagoko egonaldiak. Bezeroak aurretik ordaindu beharko du egonaldiaren guztizko zenbatekoaren %30 erreserba jasotzean egoitzak emango dion kontu korronte zenbakian. Erreserba baliogabetzeak ez du inolako kargurik izango, baldin eta hura egoitzara sartu baino 48 ordu lehenago baliogabetzen bada. Bezeroa erreserba egun horretan azaltzen ez bada edo adierazitako epetik kanpora baliogabetzen badu erreserba, ez zaio itzuliko aurretik ordaindu duen zenbatekoa. Egoitzan dagoen bitartean, kontratatu duen egonaldia amaitu baino lehen bezeroak hura uztea erabakiko balu, erabili gabe geratu diren zerbitzuen guztizko prezioaren %40 kobratuko zaio.
Erabiltzaileak/Bezeroak Espainiako legediaren, moralaren, ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabili behar du zerbitzu hau; gainera, 3.2. puntuan aipatzen ez diren RESA Taldeko Egoitzetan erreserba online egiteko Baldintza Orokor hauetan eta Kontratazioaren Baldintza Orokorretan (ikusi 4. puntua) xedatzen dena hartu behar du kontuan. Horrenbestez, Erabiltzaileak/Bezeroak ez du zerbitzu hau Legearen eta/edo Baldintza Orokor hauetan eta Kontratazioaren Baldintza Orokorretan xedatzen denaren aurka erabiliko, ez eta/edo hirugarrengoen interesen aurka eraso egiteko edo RESAk ematen eta kudeatzen dituen zerbitzuak eta/edo irudia kaltetzeko erabiliko.
4. ONLINE KONTRATAZIO-ZERBITZUAK ERABILTZEA. BALDINTZA OROKORRAK.
Erabiltzailea/Bezeroa bere kode pertsonal eta transferiezinen (erabiltzailea eta pasahitza) bidez RESAren Web guneko eremu pribatura (erabiltzailearen eremua deiturikora) sartzen denean, kontsulta-atal bat ikusiko du, eta bertan, aukeratutako ikasle-egoitzan ostatu hartzeko Klausula Orokorrak (Baldintza Orokorrak deiturikoak) izango ditu; Erabiltzaileak Klausula Orokor horiek deskargatu eta inprimatu ditzake, beste kontratu-dokumentu guztiekin batera.
Bezeroak onartu egin behar ditu kontratatzeko Klausula Orokorrak (baliozkotze-laukiaren bitartez) online kontratazioa behar bezala formalizatzeko. Erabiltzaileak online kontratua onartu bezain laster, onarpena konfirmatuko duen posta elektroniko bat jasoko du automatikoki.
RESA k kudeatzen dituen ikasle-egoitzetako kontratatzeko Baldintza Orokorrak Bartzelonako Ondasun Higigarrien Erregistroan inskribatuta daude, Baldintza Orokorren Gordailu Liburuan.
Kontratatzeko Baldintza Orokor hauetako punturen bat baliogabe edo eraginik gabekotzat joko balitz ere, beste Baldintza Orokor guztiak indarrean mantenduko dira.
5. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA.
Web guneko eduki guztiak (testuak, logotipoak, argazkiak, irudiak eta ikus-entzunezko beste edukiak), diseinu grafikoa, eta oro har, bertako edukiak RESA ren jabetza intelektuala dira, edo hala badagokio, hirugarrenena.
Halaber, marka edo zeinu bereizgarriak RESA renak edo hirugarrenenak dira; halakoetan, espresuki adieraziko da. Erabiltzaileak uneoro errespetatu behar ditu RESA ren Web guneko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideak.
Guztiz debekatuta dago Web guneko elementuak xede komertzial edo profesionalekin kopiatu, publikoki zabaldu, banatu, eraldatu edo aldatzea; era berean, debekatuta dago Jabetza Intelektual edo Industrialari buruzko Legeak babesten duen edozein eskubide urratzea, kasuan kasuko eskubideen titularraren baimena izan ezean edo Legeak hura baimendu ezean.
Beharrezkotzat jotzen diren Web guneko edukiak ikusi, erabili, inprimatu eta deskargatzeko baimena ematen die RESA k Erabiltzaileei ; betiere, eduki horien erabilera pertsonala eta pribatua egingo da, irabazi-asmorik gabea, eta eduki horiek ez dira erabiliko izaera komertziala eta profesionala duten jarduerak garatzeko, horiek publikoki zabaldu, banatu, aldatu edo deskonpilatzeko edo Web gunearen titularrak xedetzat duen emaitza indargabetzeko.
Aipatu eskubide horietakoren bat hausteak xedapen hauek urratu ditzake; horrenbestez, xedapena urratu duenari delitu bat ezarriko zaio Kode Penaleko 270. artikulua eta hurrengoak kontuan hartuta edo horretara xedatutako beste edozein neurri orokorren arabera.
6. DOMEINU-IZENA.
www.resa.es Web gune legalaren domeinu-izena edo helbidea Web gunearen titularrarena da, eta beraz, Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago. Haren titulartasuna esklusiboa da, eta horrenbestez, titulartasun hori hirugarrenek erabiliko balute urratu egingo lirateke domeinu-izen hori duen erregistroak titularrari emandako eskubideak.
Era berean, RESA beste domeinu-izen hauen titularra da: www.resahousing.com , www.alojamientosen.com eta www.alojamientosen.es .
7. BALIOGABETZE-POLITIKA.
Telefonoaren edo baliabide elektronikoen bidezko kontratazioaren baldintza orokorrak arautzen dituen apirilaren 13ko 7/1998 Legearen 5.3. artikulua garatzen duen abenduaren 17ko 1906/1999 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki, honako hau jakinarazten zaio ostatu hartzeko erreserba Web gunearen ikasle-egoitzaren batean egin duen eta kontratatzeko Klausula Orokorrak (Baldintza Orokorrak) elektronikoki onartu dituen Erabiltzaileari : kontratua inolako zigorrik gabe indargabetu ahal izango du egoitzaren posta elektroniko bidez, ostatu hartzeko kontratuaren konfirmazio elektronikoa jaso eta zazpi egun balioduneko epean.
8. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA.
Erabiltzaileak aitortzen du Ohar Legal honek ordezkatzen dituela RESA eta/edo SIRESAren eta beraren arteko hitzarmen guztiak –idatziak nahiz hitzezkoak–, oharraren xedeari dagozkionak. Ohar Legalari eta erabiltzeko baldintzei buruz Erabiltzaileak eta RESA k aurretik adostutako proposamen, konpromiso edo komunikazio idatzi nahiz ahozko guztiak ordezkatzen ditu Ohar Legal honek.
RESA ren Web gunera sartzearen ondorioz eta Web guneko zerbitzuak eskaintzean bezeroekin sor daitezkeen auzietan Espainiako legeria eta jurisdikzioa aplikatuko da. Web gunearen erabileraren ondorioz sor daitezkeen gatazka guztiak Bartzelonako (Espainia) Epaitegi eta Auzitegiek erabakiko dituzte, eta beste foru orokor edo bereziak baztertu egingo dira.



