Volver al inicio

Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika

 

1. Web gunearen titularra eta arduraduna.
2. Datu pertsonalen babesa.
3. Web gunearen termino eta baldintzak.
4. Jasotako informazioaren segurtasuna.
5. Ardura mugatzea.
6. Cookie-en erabilera.
7. Aldaketak pribatutasun-politikan.

Datu Pertsonalak Babesteko abendua­ren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean eta aplikagarriak diren beste arau guztietan ezartzen denaren arabera, Web gune honetako Erabiltzaileen datu pertsonalak jaso eta gero horiek tratatzean jarraitzen den Pribatutasun eta Segurtasun Politikaren berri ematen die Pribatutasun Politika honen bidez Residencias de Estudiantes S.A.k (aurrerantzean, RESA) ostatu hartzeko erreserba bat egin nahi dutenei. Edozein arrazoi dela ere, Web gune honetara sartzen diren gizabanako guztiei erreferentzia egiteko erabiliko dira Erabiltzaileak eta Bezeroak terminoak. Hala, Web gunea erabiltzeko, ostatu hartzeko erreserba egiteko eta hura kontratatzeko eskatuko zaizkien datu pertsonalak RESAri eman nahi dizkioten ala ez erabakiko dute erabiltzaileek.

1 . WEB GUNEAREN TITULARRA ETA ARDURADUNA.

Residencias de estudiantes, S.A. (RESA)
Roger de Llúria kalea, 118. zenbakia, 1. solairua.
08037 Bartzelona
Telefonoa: 93.238.48.00 - Faxa: 93.218.32.50
Posta elektronikoa: resa@resa.es.

2. DATU PERTSONALEN BABESA.

Web gune honetako zerbitzu jakin batzuetara sartzeko datu pertsonal batzuk eman behar ditu Erabiltzaileak; datu pertsonal horiek SIRESAren (sozietate bakoitzari dagokio) datu pertsonalen fitxategi automatizatuan gordetzen dira automatikoki. RESA da datu horien tratamenduaren arduraduna eta datuak Web gune honetan zehazten den Pribatutasun Politikaren arabera tratatuko dira. Datu pertsonalak eman aurretik, Politika hori arretaz irakurtzeko gomendioa egiten die RESAk Erabiltzaileei.

Fitxategi guztiak agintaritza eskudunean erregistratuta eta/edo alta emanda daude, hain zuzen ere, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean. Erakunde horiek konfidentzialtasunez erabiliko dituzte datu guztiak eta honako xede hauetarako bakarrik erabiliko dituzte: bezeroekin harremana kudeatzeko, erakunde bakoitzak garatzen dituen jarduerak sustatzeko eta ostatu hartzeko erreserba-formularioan Bezeroak eskatu dituen zerbitzuak eman eta horiei buruzko informazioa emateko. Horretarako, erabiltzaileak bere datuak erabiltzeko baimena eman behar du formulario hauetako baldintzak onartuta.

Indarrean dagoen legeriak xedatzen duen moduan, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatuta daude fitxategi horiek.

Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretu bidez onartutako Segurtasun Neurriei buruzko Erregelamenduan eskatzen diren segurtasun-neurriak hartu dituela jakinarazten dizu RESAk. Hala ere, Internet moduko baliabideetan segurtasun teknikoa ez da gaindiezina eta filtrazioak egon daitezke hirugarrengoen jokaera faltsuen ondorioz.

SIRESA baten aginduz, RESAk kudeatzen dituen ikasle-egoitzetan edo beste ostatu mota batzuetan ostatua erreserbatzeko, aukeratu den egoitzari dagokion erreserba-formularioa bete behar du Erabiltzaileak; besteak beste, bere izen-abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa eta beharrezkotzat jotzen diren beste datu batzuk adierazi beharko ditu. RESAk erreserbari buruzko informazio hori erabiliko du erreserba prozesatu, Erabiltzailearekin harremanetan jarri, posta elektroniko bidez bere datuak egiaztatu, erreserba-eskaeraren konfirmazio elektronikoa bidali eta Erabiltzailearekin merkataritza- eta kontratu-harremana kudeatzeko.

Horren harira, Erabiltzaileak bermatu behar du emandako datu pertsonalak benetakoak direla, eta bere gain hartzen du datu horiei buruzko edozein aldaketa jakinarazteko beharra. Datuak okerrak edo osagabeak badira edo jada beharrezkoak ez badira, RESAk horiek deuseztatu, ezabatu eta/edo blokeatuko ditu, datuak babesteko legerian aurreikusten den moduan.

Halaber, Erabiltzaileak edozein unetan baliogabetu dezake emandako baimena eta datuak sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubidea izango du RESAren helbide honetan: Roger de Llúria kalea, 118 zk., 1. solairua, (08037) Bartzelona. Nahi izanez gero, resa@resa.es posta elektronikoa ere erabil dezake horretarako. Hala ere, dagozkion lege-baldintza guztiak bete behar ditu horretarako, hau da, datuen titularra dela egiaztatu behar du egiaztagiri bidez.

Era berean, Erabiltzaileak bere datu pertsonalak eman eta tratatzeko baimena baliogabetu dezake edozein unetan; datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen denaren arabera, ezeztatze horrek ez du atzeraeraginezko ondoriorik izango.

3. WEB GUNEA ERABILTZEKO TERMINO ETA BALDINTZAK.

Web gune honen funtzioa da bertara sartzen diren erabiltzaileei RESAk eskaintzen dituen zerbitzuak ematea.

Dokumentu honen xedea da Web gune honen sarbidea eta erabilera orokorra arautzeko baldintzak finkatzea. Beraz, Web gunera sartu eta hura erabiltzeko beharrezkoa da Baldintza Orokor hauei men egin eta horiek onartzea; ostatu hartzeko zerbitzua kontratatuz gero, kontratazio hori xedatzen duten Baldintza Orokorrak (aurrerantzean, Klausula Orokorrak) onartu behar dira.

3.1. Web gunera sartzea.

Legeri espainiarraren arabera, Erabiltzaileak adinez nagusia izan behar du eta Web gune honetan eskaintzen diren zerbitzuak kontratatzeko gaitasun legala izan behar du. Adingaberen batek zerbitzuren bat kontratatu nahi balu, bere guraso edo tutoreen baimena beharko luke.

Web gune honetara sartzea librea eta doakoa da. Web gunean sartu eta/edo hura erabiltzeak Erabiltzaile baldintza ematen dio Bezeroari/Ikasleari  (aurrerantzean, Erabiltzailea), eta beraz, Ohar Legal eta Politika honen mende geratzen da ( http://www.resa.es/esl/condiciones_y_seguridad/aviso_legal_y_condiciones_generales). Hori dela eta, Web gunera sartzean termino eta baldintza hauek arretaz irakur ditzala gomendatzen dio RESAk Erabiltzaileari.

Halaber, Pribatutasun Politika hau osatzen duten erabilpen Baldintza hauen menpe daude RESAk Web gune honen bidez kudeatzen dituen unibertsitate-egoitzetan ostatu hartzeko zerbitzua eta beste zerbitzu guztiak.

3.2. Web gunearen erabilera.

Web gunean bertan ezartzen diren irizpide jakin batzuetan oinarritzen dira Web guneko atalak; irizpiderik izan ezean, atalak baldintza hauetan oinarrituko dira.

Kasuan kasu aplikagarriak izan daitezkeen Pribatutasun Politika eta Ohar Legalean xedatutakoari kalterik egin gabe, dagokion Erabiltzailearen erregistroa (plaza gordetzeko Formularioa) bete behar da RESAren zerbitzu edo eskaerak erabiltzeko.

Web gune honetako eduki jakin batzuetara sartu edo zerbitzu batzuk kontratatzeko, hala nola, ostatu hartzeko erreserba bat egiteko, Erabiltzaileak datu pertsonal batzuk eman behar ditu erreserba-formularioa betetzean. Datu horiek zehatzak eta benetakoak izan behar dute eta eguneratuta egon behar dute. Datuen  izaera edo helburuaren arabera eta Pribatutasun eta Segurtasun Politika atalean ezarritako baldintza eta terminoen arabera, RESAk dagokion tratamendu automatizatua egingo du datu horiekin.

Web gunea modu arretatsu, zuzen eta bidezkoan erabiltzeko ardura hartzen du Erabiltzaileak eta, bereziki, honako hau hitzematen du: ez ditu gure Web gunearen bidez lortutako RESAren eduki eta informazioa Legearen, moralaren, ordena publikoaren edo, orokorrean, ontzat hartzen diren ohituren aurkako xede eta ondorioetarako erabiliko; ez ditu eduki eta informazio horiek kopiatu edo banatuko eta ez du horietara sartzeko aukerarik emango (komunikazio publikoa edozein dela ere); ez du edukia aldatuko horretarako eskubidea duen titularrak baimena eman ezean edo legeak hura aldatzea baimendu ezean.

3.3. Datu-bilketa.

RESAk www.resa.es Web gunean eskaintzen dituen zerbitzuak kontratatzeko, erabiltzaileek erreserba-formulario bat bete behar dute nahitaez; hain zuzen ere, formulario horren bitartez lortzen ditu RESAk bere bezero eta erabiltzaileen datuak. Horrenbestez, erreserba egitean eta zerbitzuak kontratatzean Bezeroak/Erabiltzaileak emandako datuak eskuratzen ditu RESAk.

RESAk jakinarazten du Web honen eduki jakin batzuetara sartzeko, hala nola, ostatu hartzeko erreserba bat egiteko, eta baita edozein zerbitzu kontratatzeko ere, Erabiltzaileak datu pertsonal batzuk eman beharko dituela edozein erreserba-formulario betetzean. Datu horiek zehatzak eta benetakoak izango dira eta eguneratuta egongo dira. RESAk izaera edo helburuaren arabera, eta Pribatutasunari eta Segurtasunari buruzko Politika atalean ezarritako baldintzetan emango die datu horiei dagokien tratamendu automatizatua.

RESAk bezeroak/erabiltzaileak emandako datuak gorde ditzake horiekin kontratu-harremana mantentzeko.

Erreserba-formularioa (datu-erregistroa) azaltzen den orrialdeetan behar bezala adierazten da datu pertsonalak zertarako bilduko diren. Erabiltzaileak eskatutako produktu eta zerbitzuak formularioan adierazi diren lehentasunetara egokitzeko erabiliko dira hain zuzen ere erabiltzaile erregistratuaren datu pertsonalak. Orokorrean, informazio-eskaerari erantzuteko eta plaza-erreserba egiteko erabiltzen dira, eta baita Bezeroarekin/Erabiltzailearekin kontratazioa egiteko ere.

Bezeroak/Erabiltzaileak edozein unetan baliogabetu dezake datu pertsonalak komunikatzeko baimena; baliogabetze horrek ez du atzeraeraginezko izaerarik izango.

4. JASOTAKO INFORMAZIOAREN SEGURTASUNA.

RESAk  konfidentzialtasunez erabiliko ditu Erabiltzailearen datu pertsonalak. Hain zuzen ere, Erabiltzaileak berak eskatutako ostatu hartzeko erreserba kudeatu eta gauzatzeko, eta erreserbaren kontratazioa bideratzeko bakarrik erabiliko ditu datu pertsonal horiek; gainera, eskaintzen dituen zerbitzuen merkataritza-sustapena egiteko ere erabiliko ditu horiek. Erreserba-formularioa gauzatu eta onartzeak, eta kontratatzeko Baldintza Orokorrak onartzeak aipatutako datu pertsonalak erabiltzeko baimena ematen diote RESAri.

RESAk Web gune honetan eskaintzen dituen zerbitzuak ingurune seguruan kontratatuko dira; hain zuzen ere, datuak enkriptatzeko SSL (Secure Sockets Layers) sistema bat ezarri da Internet bidezko komunikazioen babesa bermatzeko. Bezeroak/Erabiltzaileak ingurune seguruan dagoela egiazta dezake pantailaren behealdeko giltzarrapoa itxita dagoela ikusita.

Ohar Legal honekin bat etorriz,  Erabiltzaileak hitzematen du  behar bezala erabiliko dituela  Web gunea eta RESAk emandako zerbitzuak; era berean, hitzematen du ez dituela legearen, moralaren eta ordena publikoaren kontrako jarduerak burutuko, eta oro har, baldintza hauek behar bezala beteko dituela.

Legearen aurkako jardueraren bat burutuz gero, edozein Erabiltzaileren erreserbak baliogabetu,  horiei Web gunera sarbidea ukatu eta beharrezko ekintza legalak egikaritzeko eskubidea izango du RESAk aurrez ohartarazi gabe.

Era berean, datu pertsonalak gorde eta tratatzen dituen zerbitzariak beharrezko teknika- eta antolamendu-izaerako segurtasun-neurriak dituela bermatzen du RESAk, hala, datu pertsonal horien aldaketa, galera eta/edo baimendu gabeko sarbidea saihesteko.

5. ARDURA MUGATZEA.

RESAk fede onez egin du Web gune hau eta bertako informazioa kanpoko nahiz barneko iturrietatik lortu du. RESAk ez du informazio guztiaren zehaztasuna eta egiazkotasuna bermatzen; gainera, ez du bermatzen Web gunea uneoro erabili edo ikusi ahal izango denik edo bertara beti sartu ahal izango denik. Halaber, RESAk ez du bere gain hartzen eta ez du bermatzen Erabiltzailea Web gunera sartu ahal izango denik, baldin eta bezero edo erabiltzaileak ez baditu irakurri burutu nahi duen jarduerari dagozkion gomendioak.

RESAk  ez ditu bere gain hartuko zerbitzuko etete, atzerapen, akats edo funtzionamendu txarrek eragin ditzaketen kalte-galerak; orokorrean, ez ditu bere gain hartuko RESAk kontrolatu ezin dituen arrazoien edo Erabiltzailearen jarduera maltzur eta/edo ezinbesteko arrazoien ondorioz sortutako gainerako eragozpenak, Kode Zibilaren 1105. artikuluan ezarritakoaren arabera. Honako hauek sartzen dira ezinbesteko arrazoi horien barnean: hirugarrenen, operadoreen edo zerbitzu-konpainien akatsak; Gobernuaren ekintzak; hirugarrenen sareetara sartzeko ezintasuna; Herri Agintarien ekintzak edo ez-egiteak; gertakari naturalek eragindako kausak; itzalaldiak; hacker edo  sistema informatikoan eta haren segurtasunean adituak direnen erasoak...

Edonola ere, arrazoia edozein dela ere, eta legeri aplikagarriak baimentzen duen neurrian, RESAk ez ditu bere gain hartuko eragindako kalteak (zuzenak nahiz zeharkakoak), Internet sarera konektatzean gerta litezkeen arazo tekniko edo tresna informatikoko akatsak edo hirugarrenek sor ditzaketen kalteak, sortutako kalteak eta/edo lortu gabeko irabaziak.

Bere Web gune propioetan Web gune honetarako loturak gaineratu nahi dituen Interneteko erabiltzaileak behean xedatzen diren baldintzak bete behar ditu; baldintza horiek ez ezagutzeak ez ditu saihestuko Legetik eratorritako erantzukizunak.

Lotura horrek Web gunearen home page edo orrialde nagusiarekin lotuko ditu kasuan kasuko web guneak; Web gunea ezin da inolaz ere kopiatu (inline linkak, testuak, grafikoak, logoak, marka erregistratua, etab.).

Indarrean dagoen legeria aplikagarriaren arabera, debekatuta dago Web gunea inguratuko duten edo Interneteko beste helbide desberdin batzuen bidez Edukiak ikusteko aukera emango duten edozein motako frame edo markoak ezartzea; nolanahi ere, Web gune honetakoak ez diren beste eduki batzuekin batera bistaratzen direnean ere debekatuta egongo da; izan ere, horren ondorioz: (I) akatsa, nahasmendua edo iruzurra eragin baitezake erabiltzaileengan zerbitzuaren edo Edukien benetako jatorriari dagokionez; (II) konparazio- edo imitazio-ekintza desleiala eragin dezake; (III) RESAren nazio-marka eta sozietatearen izen onaz balia daitezke; edo (IV) indarrean dagoen legeriak debekatzen duen beste edozein ekintza.

Lotura jarri den Web gunean ez da RESAri buruzko edo bertako bazkide, langile edo eskaintzen diren zerbitzuen kalitateari buruzko inolako adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egingo.

Igorlearen zerbitzuak ez dira inoiz azalduko RESAren lotura jarri den web gunean ( RESAk bere baimena emanda) edo RESAk babesten, laguntzen, egiaztatzen edo aztertzen dituen Web guneetan.

Debekatuta dago igorlearen web gunean RESAren marka izendatzaile, grafiko edo mistoa edo RESAren edozein marka bereizgarri erabiltzea, Legeak eta SIRESA edo RESAk baimentzen duten kasuetan salbu; kasu horietan, atal honetan zehazten den moduan, lotura zuzen bat egongo da Web gunearekin.

Lotura ezarri den web guneak behar bezala bete behar du Legeak xedatutakoa; lotura hori ez da eduki propio edo hirugarrenen edukiekin lotuko, baldin eta eduki horiek: (I) legez kontrakoak, kaltegarriak edo moralaren eta ohitura onen kontrakoak badira (pornografikoak, indarkeriazkoak, arrazistak, etab.); (II) Erabiltzaileari pentsarazi badiezaiokete RESAk igorlearen ideia, aitorpen edo adierazpen bidegabe nahiz bidezkoak ontzat hartzen dituela edo babestu, partekatu edo sostengatu egiten dituela; (III) ez badira bateragarriak RESAren jarduerarekin, Web gune horretako lekua, edukia eta gaiarekin bat ez datorrelako.

Halaber, RESAk ez du erantzukizunik hartuko web gunera sartzeko konexio-kalitateari, abiadurari edo funtzionamenduari dagokionez.  Gainera, RESAk ez du bermatzen erabiltzaileen ekipo, artxibategi edo sistema informatikoetan kalteak eragin ditzaketen birus edo elementurik existitzen ez denik.

Arrazoi teknikoak, segurtasun-arrazoiak, kontrol-arrazoiak, argindarraren hornidura-akatsak edo beste edozein arrazoi dela-eta, RESAk eskubidea izango du, aurrez ohartarazi gabe eta Erabiltzailearen onurarako, Web gunea denboraldi baterako eten eta gunea mantentzeko, hobetzeko edo konpontzeko lanak egiteko; gainera, aldaketak egin ahal izango ditu guneko informazio, zerbitzu, produktu eta beste elementu batzuetan. Erabiltzaileak ezin izango dio inolako erantzukizunik eskatu RESAri horren inguruan.

Era berean, zerbitzua hobetu eta hark kalitaterik onena izan dezan, Erabiltzaileak/Bezeroak ontzat jotzen dituen aldaketa, iradokizun eta/edo oharrak bidali diezazkioke RESAri (Web gunearen arduradunari) resa@resa.es posta elektronikoz.

5.1. BESTE WEBGUNE INTERESGARRI BATZUETARA SARTZEKO ESTEKAK.
Zure beharrei aurrea hartzeko asmoz, RESAk estekak eskaintzen dizkizu beste Webgune batzuetara sartzeko. RESAk ez du bere gain hartzen edozein Webgune independenteren edukia, iragarki publizitarioak edo jardunbide komertzialak barne. RESAk bere Webguneko edo micro site-etako informazioa babestuko du, baina ezin du kontrolatu edo bere gain hartu hirugarrenen Webguneen pribatutasun politikak, beste sozietate eta/edo unibertsitate batzuen Webguneak barne. Gure Webguneetako esteken bidez hirugarrenen Webguneetara sartuz gero, jakin ezazu RESAk ez duela inolako erantzukizunik hartuko hirugarrenen Webgune horien pribatutasun jardunbideen eta segurtasun neurrien aurrean.        

6. COOKIE-EN ERABILERA.

RESAk cookie-ak erabil ditzake Web gunea eskaintzen duen bitartean. Erabiltzaileak web gune jakin bat bisitatzen duenean bertan erabiltzen dituen lehentasunei buruzko informazioa biltzen duten prozesu automatikoak dira cookie-ak. Informazio hori artxibategi txikietan gordetzen da eta artxibategi horiek dagokion erabiltzailearen ekipo informatikoan gordetzen dira, Erabiltzailea bera ohartu ere egin gabe. Erabiltzailea web gune horretara bueltatzen den bakoitzean, artxibategi horiek aktibatu egiten dira automatikoki eta aurreko bisitaldiko lehentasunen arabera konfiguratzen da web gunea. Azken finean, erabiltzaile-terminalean kokatuta dauden eta terminal horri lotuta dauden informazio pertsonaleko fitxategi fisikoak dira cookie-ak. Terminalean ez dago inolako datu pertsonal, informazio ekonomiko edo osasun-informaziorik. Cookie-ek ezin dituzte irakurri beste hornitzaileek sortutako cookie artxibategiak.

Erabiltzaileak bere programa nabigatzailea konfigura dezake cookie artxibategiak ez sortzeko edo horiek sortzen direnean ohartarazteko. Cookie artxibategiek ez dute zertan aukeratuta egon behar Web gunera sartzeko, baina horiek segurtasun-mekanismoen funtzionamendu egokia galarazi dezakete segurtasun handiagoa behar duten zerbitzu esklusibo edo zerbitzu jakin batzuetan. Orokorrean, Erabiltzaileari nabigazioa erraztea da Web guneko cookie-en helburua.

7. ALDAKETAK PRIBATUTASUN-POLITIKAN.

RESAk Pribatutasun Politika hau aldatuz gero, indarrean dagoen legeria eta datuen babesa errespetatu behar ditu eta Web gunean jakinarazpen bat argitaratuko du Erabiltzaileek datu motaren, tratamendu-xedeen edo/eta hirugarrenentzako lagapenen inguruko aldaketak ezagutu ditzaten. Dena den, Pribatutasun Politika honetan egindako aldaketek ez dute eraginik izango RESAk Erabiltzaileen Datu Pertsonalak erabil ditzakeen moduan. RESAk erabakitzen badu Erabiltzaileen Datu Pertsonalak beste modu batean erabiltzea, haren jakinarazpena bidaliko die Erabiltzaileei posta elektronikoz horien onespena eskatzeko.


1

Bulego nagusiak: Roger de LLúria, 118, 1º - 08037 Bartzelona - resa@resa.es - www.resa.es
Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika | Ohar legala eta baldintza orokorrak | Iradokizunen formularioa | Kredituak