Volver al inicio

Los Abedules

Egoitzan bizi | gelak prezioak instalazioak eta zerbitzuak Kafetegia - Smarketa actividades ohiko galderak kokalekua albergue Pamplona eguneroko ostatua Apartamentua Udarako ostatua taldetarako ostatua San Fermin erreserbak

Reservas San Fermín
 
San Fermín bookings
 
Alojamiento San Fermín
 
Reservas San Fermín
 

Los Abedules Egoitza aukera aparta da Sanferminetan, hotel edo alokairuzko apartamentu baten aurrean

Sanfermin jai guztien “Jaia” da, eta horregatik da ezaguna Iruñea munduko bazter guztietan. Uztailaren 6tik 14ra bitartean, Iruñeak sanferminak ospatzen ditu; jai famatua eta kosmopolita dugu, non historia, kultura, tradizioa, zezenak, iskanbila, musika eta alaitasuna uztartzen diren.

Sanfermin honetan pasa itzazu oporrakIruñean, Los Abedules Egoitzan. Banako gelak eta gela bikoitzak ditugu bainugela eta sukaldearekin, eta baita suite moduko gelak ere, logela bikoitza, egongela-jangela, sukaldea eta bainugela dutenak.

Iruñeako Los Abedules Egoitza aukera aparta da,  hotel edo alokairuzko apartamentu baten aurrean. Instalazio modernoak eta erosoak ditu, eta leku ezin hobean dago; erdigunetik gertu, oinez nahiz garraio publikoa erabilita.

Jar zaitez gurekin harremanetan uda honetako Sanferminak Iruñean erreserbatzeko.

Sanferminetan ohikoa da txupinazoa: jaiei hasiera emateko botatzen dute Udaletxeko balkoitik uztailaren 6an, eguerdiko 12tan. Zapiak goian, plaza jendez leporaino beteta egoten da.  Jendea  zuriz eta gorriz janzten da. Ohitura berri samarra da hori, eta San Fermini lepoa moztu zioteneko martirioaren sinboloa da. Zapi gorri ospetsua Txupinazoaren suziriak eztanda egin ondoren jarri behar da.  Egunero, gaueko hamaiketan  su artifizialak izaten dira, eta  Iruñeako  zerua  ikuskizun pirotekniko bikaina bihurtzen da. Eta halaber... gaitarien dianak eta udal musika banda, entzierroak eta korridak, buruhandien eta kilikien konpartsaren ibilbidea, lagun-taldeen irteera zezen plazatik, baina batez ere, kaleko festa eta giroa... Familiarekin eta/edo lagunekin etorri behar duzu!

Prezioak

  Sanferminetako prezio bereziak (12/07/06 - 12/07/14 biak barne)

  Prezio (6,7,8,13 eta 14)
Prezioak pertsona gau bakoitzeko 100 €

 

  Prezio (9,10,11eta 12)
Prezioak pertsona gau bakoitzeko 90 €

Prezioa gela eta gau bakoitzeko. BEZ barne.   Ez dago barruan garbiketa zerbitzua, eta ez da aplikatuko tarifa ofiziala ohe gehigarrirako.

Taldeentzako eskaintza Sanferminetan (10 lagunetik gora, gutxienez 3 gau): %20ko deskontua. Interesatuta baldin bazaude, jar zaitez zuzenean harremanetan egoitzarekin.

 

Instalazio eta zerbitzuak

  •  Telebista eta DVD gela
  •  Gimnasioa
  •  Arkitekturako gela
  •  Joko-aretoa
  •  Garbitegi autozerbitzua
  •  Parkinga
  •  Vending zerbitzua
  •  Eguneko prentsa
  •  Harrera-lekua
  •  Zaintza zerbitzua

Gelak

  •  Bainugela pribatua
  •  Sukaldea
  •  Telebista (soilik suite motako geletan)
  •  Telefonoa
  •  Interneterako konexio informatikoa
  •  Idazmahaia
  •  Otorduetarako mahaia
  •  Irakurtzeko lanpara
  •  Ohe gehigarriak
  •  Amenitiak (txanpua eta bainurako xaboia)

Los Abedules/Urkiak Egoitza

Arrosadiako Campusa
(Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Sardar Kalea, 26
31006 Iruñea
Telefonoa: 948 981 200
Faxa: 948 242 257
E-mail: losabedules@resa.es

 

Lagunekin partekatu

Bulego nagusiak: Roger de LLúria, 118, 1º - 08037 Bartzelona - resa@resa.es - www.resa.es
Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika | Ohar legala eta baldintza orokorrak | Iradokizunen formularioa | Kredituak