Egoitzan bizi | gelak | prezioak | instalazioak eta zerbitzuak | Kafetegia - Smarketa | actividades | ohiko galderak | kokalekua | albergue Pamplona | eguneroko ostatua | Apartamentua | Udarako ostatua | taldetarako ostatua | San Fermin erreserbak
Iruñean ikasi behar baduzu, Los Abedules Egoitzak halako egonaldietarako gelak eskaintzen dizkizu urte osoan zehar. Gelek sukaldea eta bainugela dute, eta, horrez gain, egoitzak dituen gune komunak, instalazioak eta zerbitzuak gozatu ahal izango dituzu.
Egoitzak suite motako bi gela bikoitza ditu, eta bertan ostatu har dezakezu nahi dituzun egun edo asteak, edo ikasturte osoan, hala nahi baduzu. Suiteek bi eremu dituzte: egongela-jantokia eta sukaldea, batetik, eta bi oheko gela, bestetik. Halaber, pertsona ezinduentzat egokitutako gela bikoitza bat du. Hiru lagunentzako apartamentu bat ere badu.
Los Abedules Egoitza Iruñeko hegoaldean dago, hirigunetik 10 minutura autobusez. Behin hirigunean zaudela, oinez joan zaitezke hiriko gune turistiko gehienetara: Gaztelu Enparantzara, Estafeta kale ospetsura, gotorleku zaharrera edo Takonera parkera. Hiriak baditu, hala ere, beste zenbait gune interesgarri, hala nola Baluarte Zentroa (erakusketak eta kontzertuak hartu ohi dituen azoka-esparrua) eta Yamaguchi parkea; azken honetan planetarioa dago, hiriak duen beste erakusketa-gune bat.
| Eguneko prezioa | Asteko prezioa | |
| Banako gela | 37,00 € | 26,00 € |
| Suite motako gela bikoitza eta gela bikoitz egokitua | 49,00 € | 41,00 € |
Arrosadiako Campusa
(Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Sardar Kalea, 26
31006 Iruñea
Telefonoa: 948 981 200
Faxa: 948 242 257
E-mail: losabedules@resa.es