Seguru gaude noizbait imajinatu duzula dena gertu dagoen leku batean bizitzea, ikaskide eta lagunekin egon ahal izatea eta eskura izatea behar duzun guztia. Halaxe da RESA. Gure egoitzek hainbat instalazio eta zerbitzu dituzte, denak zuk gozatzeko pentsatuta.
Instalazioak:
- Telebista eta DVD gela
- Gimnasioa
- Ikasteko gela
- Arkitekturako gela
- Joko-aretoa
- Kafetegia
- Oinarrizko produktuen denda. Besteak beste, premiazko produktuak (jakiak eta higieneko produktuak), edari hotzak, zizka-mizkak, fruitu lehorrak, gozoak, txokolateak eta garbiketako produktuak eros daitezke.
- Garbitegi autozerbitzua: txaponekin dabil (1,5 € ikuzgailurako eta 1,5 € lehorgailurako).
- Parkinga
- Bizikletetarako parkinga
- Banako gutunontzia
- Egokitutako gelak
- Ordenagailu portatilen mailegua
Zerbitzuak:
- Vending zerbitzua Janari eta edariak saltzeko makinak
- Eguneko prentsa. Diario de Navarra, El País eta Marca egunkarien harpidedunak gara.
- Zuzendaritza eta harrera-lekua. Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8etatik 19etara. Harrera-lekuan beti egongo da norbait laguntzeko prest.
- Egoitzako gune komunen garbiketa zerbitzua. Gela garbitzea zure ardura da, baina, hala nahiago baduzu, asteroko garbiketa zerbitzua kontratatu dezakezu.
- Mantentze zerbitzua. Astelehenetik ostiralera 8etatik 13etara eta 15etatik 18etara. Zerbait matxuratzen bada, guri abisatu eta lehenbailehen konpontzen saiatuko gara.
- Gaueko eta asteburuko atezaintza. Astelehenetik ostiralera 20etatik 8etara eta asteburu eta jaiegunetan 24 ordutan.
- Mailegu zerbitzua. Plantxak, lisatzeko oholak, aspiragailuak eta mahai-jokoak. Zure nortasun agiria uzten baduzu, utziko dizugu; hartara, ez duzu etxetik ezer ekarri beharko, eta ez dizu alferrikako lekurik hartuko zure gelan.
Aukerako zerbitzuak: aparte kontratatu daitezkeen zerbitzuak dira.
Prezioen indarraldia: 12/09/01 – 13/08/31. BEZ barne.
- Asteroko gelaren garbiketa zerbitzua (sukaldea izan ezik): 34,80 €/hil.
- Maindire eta toallen asteroko garbiketa zerbitzua: 48,20 €/hil.
- Autotarako aparkaleku estali gabea doan
- Bizikletetarako aparkalekua doan