Egoitzan bizi | gelak | prezioak | instalazioak eta zerbitzuak | Kafetegia - Smarketa | actividades | ohiko galderak | kokalekua | albergue Pamplona | eguneroko ostatua | Apartamentua | Udarako ostatua | taldetarako ostatua | San Fermin erreserbak
1. Gela aukeratu al dezaket?
2. Egoitzak ematen al ditu maindireak eta toallak?
3. Ba al dago telefonorik, telebistarik eta TDTrik gelan?
4. Eraman al dezaket telebista eta HI-FI ekipoa?
5. Gelek ba al dute mikrouhin-laberik?
6. Atera al ditzaket gelatik erabiliko ez ditudan RESAko altzariak?
7. Ba al dago Wi-Fi konexiorik?
8. Ba al dago inprimagailurik informatikako gelan?
9. Ba al dago jangelarik egoitzan?
10. Ba al dago gelak garbitzeko zerbitzurik?
11. Ba al dago zaborra biltzeko zerbitzurik?
12. Egoitza itxita al dago oporraldietan?
13. Onartu nautela jakin ondoren, zein egunetan eta ordutan sar naiteke egoitzan?
14. Gera al naiteke egoitzan Eguberrietako eta Aste Santuko oporretan? Eta udako oporretan?
15. Nola ordaintzen dira hileko kuotak?
16. Etor al daiteke lagunen bat ikastera edo bazkaltzera egoitzara?Gera al daitezke ahaideak edo lagunak nirekin lo egitera?
17. Egoitzak ba al du tokiren bat gauzak udan zehar uzteko?
18. Ba al dago sartzeko eta irteteko ordutegirik? Egoitza ixten al da inoiz?
19. Giltza entregatu behar al dut egoitzatik irteten naizen bakoitzean edo asteburuetan?
20. Ba al dago jangela unibertsitariorik egoitzatik gertu?
21. Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin?
22. Ba al dago kirol-zentrorik egoitzatik gertu?
23. Ba al dago supermerkaturik egoitzatik gertu?
24. Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut?
25. Zein da hurbilen dagoen liburutegia?
26. Atzerritarra naiz eta ez dut kontu korronterik Espainian. Nola ireki dezaket kontu bat hemendik?
27. Hileko prezioaren barne dena al dago?
28. Egoitza utzi ondoren, noiz itzultzen dute fidantza?
29. Egoitzan izena eman al dezaket Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi behar ez badut?
30. Egoitzan plaza ziurtatuta al dut aurreinskripzio formularioa betetzen badut eta, adierazitako epean, lehen hilerokoaren konturako ordainketa egiten badut?
31. Aurreinskripzio eskaera egin badut eta onartu banaute, kontura egindako ordainketa itzuliko al didate eskaera indargabetuz gero?
32. Zer gertatzen da ikasturtearen erdian egoitza uzten badut eta 10 hilabeteak igarotzen ez baditut (ikasturte osoko egonaldia)?
33. Nola jakingo dut onartu nauten ala ez?
34. Zein da aukeraketa prozesua?
35. Nahitaezkoa al da kreditu-txartelaren datuak jartzea erreserban?
1. Gela aukeratu al dezaket? Zure lehentasunak adieraz ditzakezu, bai eta gela mota aukeratu ere, baina egoitzaren arduradunak banatzen ditu gelak, plazen esleipen zerrendaren eta aurreinskripziorako on-line formularioan adierazitako lehentasunen arabera. Nolanahi ere, lehendik ostatu hartuta zeudenek dute lehentasuna.
2. Egoitzak ematen al ditu maindireak eta toallak? Ikasturte osorako egonaldietan edo bitarteko egonaldietan, egoitzak ez du maindirerik eta toallarik ematen, eta zureak ekarri beharko dituzu. Dena den, nahi baduzu, zerbitzu hori kontrata dezakezu plaza eskatzean, aurreinskripzio eskaeran adierazten den moduan. Eguneko egonaldietan (egunak eta/edo asteak), maindireen eta toallen garbiketa eta banaketa prezioaren barruan dago.
3. Ba al dago telefonorik, telebistarik eta TDTrik gelan? Gela guztiek berezko telefonoa dute, eraikineko telefonogunera konektatuta, eta telefono sarera zuzenean konekta daitezke. Kanpotik jasotako deiak eta egoitzako gelen arteko deiak doakoak izango dira. Kanpora deitu ahal izateko, ostatu hartuta dagoenak aldez aurretik ordaindu beharko du administrazioko bulegoan berak erabakitako zenbatekoa (gutxienez 5 €). Gelak telebista antena du, baina ez du telebistarik. Soilik eguneko egonaldietarako bi eremuko geletan dago telebista. TDTari dagokionez, badago konexioa, baina ostatu hartuta dagoenak aparatua izan behar du seinalea jaso ahal izateko.
4. Eraman al dezaket telebista eta HI-FI ekipoa? Bai, irratia, telebista edo ikus-entzunezko ekipoak eduki ditzakezu (mota bakoitzetik aparatu bat baino ez pertsona bakoitzeko), baina soilik entzungailuarekin edo ondoko gelan isiltasuna bermatuko duen bolumenean entzun ahal izango dituzu.
5. Gelek ba al dute mikrouhin-laberik? Bai.
6. Atera al ditzaket gelatik erabiliko ez ditudan RESAko altzariak? Ez
7. Ba al dago Wi-Fi konexiorik? Ez, egoitzan erabiltzen dugun konexioa banda zabalekoa da. Gelan bertan duzu Interneterako konexioa.
8. Ba al dago inprimagailurik informatikako gelan? Ez, baina lanen bat inprimatu behar izanez gero, harrera-lekuan egin dezakezu.
9. Ba al dago jangelarik egoitzan? Gela guztiek sukaldea dutenez, ez dugu jangela zerbitzurik.
10. Ba al dago gelak garbitzeko zerbitzurik? Ikasturte osorako egonaldietan edo bitarteko egonaldietan, gelen garbiketa zerbitzua aukerakoa da, eta ez dago hileroko tarifaren barruan. Dena den, aparte kontrata dezakezu.
11.Ba al dago zaborra biltzeko zerbitzurik? Ez, ostatu hartuta daudenek egunero atera beharko dute zaborra, eta egoitzaren kanpoaldean dauden edukiontzietan sartu.
12. Egoitza itxita al dago oporraldietan? Ez, urte osoan dago zabalik.
13. Onartu nautela jakin ondoren, zein egunetan eta ordutan sar naiteke egoitzan? Kontratua hasten den egunetik aurrera, zuzendaritzari telefonoz edo posta elektronikoz abisatu ondoren.
Sar al naiteke asteburuan? Ez, soilik lanegunetan eta betiere bulego orduetan: 9etatik 19etara.
14. Gera al naiteke egoitzan Eguberrietako eta Aste Santuko oporretan? Egoitza urte osoan zabalik dagoenez, bertan gera zaitezke zure kontratuak irauten duen denbora guztian.
Eta udako oporretan? Bai, baina beharrezkoa da aldez aurretik egoitzaren arduradunari jakinaraztea, eta zure kontratua nahi duzun denbora (egunak edo hilabeteak) luzatzea. San Ferminetan, ostatu hartuta dagoenak egun horietarako finkatuta dagoen eguneko prezioa ordaindu beharko du.
15. Nola ordaintzen dira hileko kuotak? Banku-helbideratzearen bidez, hileko lehen eta bosgarren egunaren artean.
16. Etor al daiteke lagunen bat ikastera edo bazkaltzera egoitzara? Bai, baldin eta zurekin badago eta egoitzaren arauak errespetatzen baditu. Nolanahi ere, gaueko hamabietatik aurrera egoitza utzi beharko du; bestela, gonbidatua egoitzatik berehala kanporatua izango da, eta osatu hartuta dagoenaren hutsegitea oso larritzat joko da.
Gera al daitezke ahaideak edo lagunak nirekin lo egitera? Batzuetan uzten diegu geratzen, baina gogora ezazu: harrera-lekuan beren datuak eman, eta ohe gehigarriari dagokion zenbatekoa ordaindu behar dute.
17. Egoitzak ba al du tokiren bat gauzak udan zehar uzteko? Ez, zure kontratua amaitzean gela hustu beharko duzu.
18. Ba al dago sartzeko eta irteteko ordutegirik? Egoitza ixten al da inoiz? Egoitza egun osoa dago zabalik, eta ondorioz, ez dago sartzeko edo irteteko ordutegirik. Dena den, ostatu hartuta dauden guztiek beren giltza izango dute egoitzara eta beren gelara sartzeko.
19. Giltza entregatu behar al dut egoitzatik irteten naizen bakoitzean edo asteburuetan? Ez, zeurekin eraman dezakezu. Dena den, nahi izanez gero, harrera-lekuan utz dezakezu.
20. Ba al dago jangela unibertsitariorik egoitzatik gertu? Arrosadiako Canpuseko jangeletan 4,50 euroko menuak ematen dituzte. Halaber, egoitzaren ondoan dagoen El Sario kafetegian, 6 euro baino gutxiagoren truke bazkal dezakezu.
21. Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin? 5. autobus-linea autobus-geltokitik oso hurbil pasatzen da. Renfera joateko, linea hori hartu eta, ondoren, 3. lineara alda zaitezke (Sarasate Pasealekuan).
22. Ba al dago kirol-zentrorik egoitzatik gertu? Egoitzak gimnasioa du, eta ondoan, instalazio modernoz hornituta, unibertsitateko kiroldegia dago.
23. Ba al dago supermerkaturik egoitzatik gertu? Egoitzatik 15 minutura oinez, merkataritza-gune bat dago (La Morea), eta denda ugari dago bertan.
24. Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut? Julian Gayarre kalean dagoen Milagrosa Osasun Zentrora (tel. 948290474).
25. Zein da hurbilen dagoen liburutegia? 5 minutura, hainbat liburutegi topatuko dituzu unibertsitate-kanpusean.
26. Atzerritarra naiz eta ez dut kontu korronterik Espainian. Nola ireki dezaket kontu bat hemendik? Espainiara iristen zarenean, kontua ireki ahal izateko erakunde finantzarioen berri emango dizugu.
27.Hileko prezioaren barne dena al dago? Hileko prezioaren barne daude ostatua, Interneterako sarrera, telefono linea (kanpotik jasotako deiak eta egoitzako gelen arteko deiak) eta BEZ. Hileko prezioaren barne ez daude uraren eta argindarraren kontsumoak, aukerako zerbitzuen kontratazioa (gelaren garbiketa eta maindireen eta toallen banaketa) eta egoitzatik kanpo egindako deiak.
28. Egoitza utzi ondoren, noiz itzultzen dute fidantza? Egoitza utzi eta hi hilabetera itzultzen dute.
29. Egoitzan izena eman al dezaket Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi behar ez badut? Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek lehentasuna dute gainerako ikasleekiko. Dena den, egoitzan izena eman dezakete halaber beste unibertsitateetako edo zentroetako ikasleek, baldin eta NUPko plaza-eskatzaile guztiak onartu ondoren plaza hutsak gelditzen badira.
30. Egoitzan plaza ziurtatuta al dut aurreinskripzio formularioa betetzen badut eta, adierazitako epean, lehen hilerokoaren konturako ordainketa egiten badut? Plazak abuztuaren hasieran konfirmatuko dira, onartuen zerrenda www.resa.es orrian argitaratzen denean.
31. Aurreinskripzio eskaera egin badut eta onartu banaute, kontura egindako ordainketa itzuliko al didate eskaera indargabetuz gero? Ez, on-line aurreinskripzio baldintzetan adierazitako kasuetan soilik itzultzen da konturako ordainketa.
32. Zer gertatzen da ikasturtearen erdian egoitza uzten badut eta 10 hilabeteak igarotzen ez baditut (ikasturte osoko egonaldia)? Horrelakoetan, fidantzaren zenbatekoa galduko zenuke.
33. Nola jakingo dut onartu nauten ala ez? RESAren web orriaren bidez jakingo duzu, bertan argitaratuko baita onartuen eta baztertuen zerrenda. Egoitzan onartua izanez gero, abuztuaren lehen 10 egunetan, posta elektroniko bidez jasoko duzu onarpen gutuna eta orobat RESAren web orriko erabiltzaileen gunean sartzeko pasahitzak, ostatu hartzeko on-line kontratua onartzeko. Zure erreserba behin betiko egin nahi baduzu, ezinbestekoa da on-line kontratua onartzea eta onarpen gutunean eskatutako dokumentazioa bidaltzea abuztua amaitu baino lehen.
34. Zein da aukeraketa prozesua? Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek dute lehentasuna. Kontuan hartuko dira lehen hilerokoaren konturako ordainketaren transferentzia eguna eta egonaldi mota (ikasturte osorako egonaldia edo bitarteko egonaldia). Ikasturterako egonaldiek lehentasuna dute.
35. Nahitaezkoa al da kreditu-txartelaren datuak jartzea erreserban? Bai, behar-beharrezkoa da erreserba bermatzeko eta ezar daitezkeen zigorrei erantzuteko (sarrera-eguna baino lehen -24 ordutik beherako epean- egindako baliogabetzeak, eta kalteak egoitzaren instalazioetan eta tresnerian).
Arrosadiako Campusa
(Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Sardar Kalea, 26
31006 Iruñea
Telefonoa: 948 981 200
Faxa: 948 242 257
E-mail: losabedules@resa.es















