instalazio eta zerbitzuak
Egoitzan bizi | gelak | prezioak | instalazio eta zerbitzuak | actividades | kokalekua | ohiko galderak | eguneroko ostatua | udako erreserbak | taldetarako ostatua
|
|
Donostiako Manuel Agud Querol Unibertsitate Egoitzako instalazioak eta zerbitzuak
Seguru gaude noizbait imajinatu duzula dena gertu dagoen leku batean bizitzea, ikaskide eta lagunekin egon ahal izatea eta eskura izatea behar duzun guztia.
Halaxe da Manuel Agud Querol Unibertsitate Egoitza. Gure egoitzek hainbat instalazio eta zerbitzu dituzte, denak zuk gozatzeko pentsatuta.
Donostiako unibertsitate egoitzan bizitzea, gela batean bizitzetik harago, aukera paregabea da bizikidetzarako eta zure egonaldia aberastuko duten bizipenak ikaskideekin partekatzeko.
Instalazio eta zerbitzu berriak
- Aisialdi gela handi bat egin nahi dugu. Horretarako, atseden hartzeko gunea sortuko dugu, besteak beste, bildu, hitz egin, telebista ikusi eta Wii kontsolarekin jokatu ahal izateko.
- Arkitekturako ikasleentzat egokitutako gela berri bat egingo dugu marrazketako mahai bereziekin, aulkiekin eta inprimagailuarekin, eta behar bezala argiztatuta egongo den ikasteko gela handi bat egokituko dugu ordenagailu eramangarrientzako konexioekin.
- Egoitzako instalazioak hobetzeko lanak egingo ditugu: sofak, pufak eta telebista izango dituen aisialdi gela berria.
- Egoitzaren kanpoaldea lorategiz hornituko da: terraza bat egokituko da kanpoan lasai-lasai egoteko.
- Autoak aparkatzeko leku gehiago egongo da.
- Bizikletak uzteko lekua sortuko dugu.
- Bideokameraz zaindutako sistema egoitzaren kanpoaldean nahiz barrualdean hobetzeko lanak egingo dira, ikasleen segurtasuna bermatzeko.
Eta horrez gain:
- Gimnasioa
- Joko-aretoa
- Garbitegi autozerbitzua: txaponekin dabil (1,5 € ikuzgailurako eta 1,5 € lehorgailurako).
- Aparkalekua
- Banako postontzia
- Egokitutako gelak
Zerbitzuak:
- Vending zerbitzua. Janari eta edariak saltzeko makinak.
- Eguneko prentsa. Egoitzak Berria eta Diario Vasco egunkarietako harpidetza du.
- Zuzendaritza eta harrera-lekua. Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9etatik 19etara. Harrera-lekuan beti egongo da norbait laguntzeko prest.
- Egoitzako gune komunen garbiketa zerbitzua. Gela garbitzea zure ardura da, baina, hala nahiago baduzu, asteroko garbiketa zerbitzua kontratatu dezakezu.
- Mantentze zerbitzua. Astelehenetik ostiralera 9etatik 13etara eta 15etatik 19etara. Zerbait matxuratzen bada, guri abisatu eta lehenbailehen konpontzen saiatuko gara.
- Gaueko eta asteburuko atezaintza. Astelehenetik ostiralera 19etatik 9etara eta asteburu eta jaiegunetan 24 orduetan.
- Mailegu zerbitzua. Plantxak, lisatzeko oholak, aspiragailuak, saskiak, erosketak egiteko orgak eta mahai-jokoak. Zure nortasun agiria uzten baduzu, utziko dizugu; hartara, ez duzu etxetik ezer ekarri beharko, eta ez dizu alferrikako lekurik hartuko zure gelan.
- Ordenagailu portatilen mailegua
Aukerako zerbitzuak: aparte kontratatu daitezkeen zerbitzuak dira.
- Asteroko gelako garbiketa zerbitzua (sukaldea izan ezik): 43.35 €/hilean
- Maindire eta toallen asteroko banaketa zerbitzua: 35 €/hilean
- Autotarako aparkaleku estali gabea doan
- Bizikletetarako aparkalekua doan
Prezioen indarraldia: 13/09/01 – 14/08/31. BEZa barne (%10).
Manuel Agud Querol Egoitza
Berio Pasealekua, 9
20.018 Donostia
Bezeroen arretarako telefonoa: 943 563 007
Telefonoa: 943 563 000
Faxa: 943 563 001
Bezeroen arretarako posta elektronikoa:
residentes.maq@resa.es
E-maila:
agudquerol@resa.es
Instalazio eta zerbitzuak
cta_webin_tv

cta_webin_computer

cta_webin_gym

cta_webin_study

cta_webin_games

cta_webin_laundry

cta_webin_parking

cta_webin_mailbox

cta_webin_vending

cta_webin_adapted

cta_webin_press

cta_webin_reception

cta_webin_cleaning

cta_webin_maintenance

cta_webin_monitoring







