ohiko galderak

Egoitzan bizi | gelak prezioak instalazio eta zerbitzuak actividades kokalekua ohiko galderak eguneroko ostatua udako erreserbak taldetarako ostatua

1. Gela aukeratu al dezaket?
2. Egoitzak ematen al ditu maindireak eta toallak?
3. Ba al dago telefonorik, telebistarik eta TDTrik gelan?  
4. Eraman al dezaket telebista eta HI-FI ekipoa?  
5. Gelek ba al dute mikrouhin-laberik?  
6. Atera al ditzaket gelatik erabiliko ez ditudan RESAko altzariak?
7. Ba al dago Wi-Fi konexiorik?
8. Ba al dago inprimagailurik informatikako gelan?
9. Ba al dago jangelarik egoitzan?
10. Ba al dago gelak garbitzeko zerbitzurik?  
11. Ba al dago zaborra biltzeko zerbitzurik?
12. Egoitza itxita al dago oporraldietan?
13. Onartu nautela jakin ondoren, zein egunetan eta ordutan sar naiteke egoitzan?
14. Gera al naiteke egoitzan Eguberrietako eta Aste Santuko oporretan? Eta udako oporretan?  
15. Nola ordaintzen dira hileko kuotak?
16. Etor al daiteke lagunen bat ikastera edo bazkaltzera egoitzara?Gera al daitezke ahaideak edo lagunak nirekin lo egitera?
17. Egoitzak ba al du tokiren bat gauzak udan zehar uzteko?
18. Ba al dago sartzeko eta irteteko ordutegirik? Egoitza ixten al da inoiz?
19. Giltza entregatu behar al dut egoitzatik irteten naizen bakoitzean edo asteburuetan?
20. Ba al dago jangela unibertsitariorik egoitzatik gertu?
21. Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin?  
22. Ba al dago kirol-zentrorik egoitzatik gertu?
23. Ba al dago supermerkaturik egoitzatik gertu?
24. Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut?
25. Zein da hurbilen dagoen liburutegia?
26. Atzerritarra naiz eta ez dut kontu korronterik Espainian. Nola ireki dezaket kontu bat hemendik?
27. Hileko prezioaren barne dena al dago?
28. Egoitza utzi ondoren, noiz itzultzen dute fidantza?
29. Egoitzan izena eman al dezaket Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi behar ez badut?
30. Egoitzan plaza ziurtatuta al dut aurreinskripzio formularioa betetzen badut eta, adierazitako epean, lehen hilerokoaren konturako ordainketa egiten badut?
31. Aurreinskripzio eskaera egin badut eta onartu banaute, kontura egindako ordainketa itzuliko al didate eskaera indargabetuz gero?
32. Zer gertatzen da ikasturtearen erdian egoitza uzten badut eta 10 hilabeteak igarotzen ez baditut (ikasturte osoko egonaldia)?
33. Nola jakingo dut onartu nauten ala ez?
34. Zein da aukeraketa prozesua?
35. Nahitaezkoa al da kreditu-txartelaren datuak jartzea erreserban?

  1. Gela aukeratu al dezaket? Zure lehentasunak adieraz ditzakezu, bai eta gela mota aukeratu ere, baina egoitzaren arduradunak banatzen ditu gelak, plazen esleipen zerrendaren eta aurreinskripziorako on-line formularioan adierazitako lehentasunen arabera. Nolanahi ere, lehendik ostatu hartuta zeudenek dute lehentasuna.

  2. Egoitzak ematen al ditu maindireak eta toallak? Ikasturte osorako egonaldietan edo bitarteko egonaldietan, egoitzak ez du maindirerik eta toallarik ematen, eta zureak ekarri beharko dituzu. Dena den, nahi baduzu, zerbitzu hori kontrata dezakezu plaza eskatzean, aurreinskripzio eskaeran adierazten den moduan. Eguneko egonaldietan (egunak eta/edo asteak), maindireen eta toallen garbiketa eta banaketa prezioaren barruan dago.

  3. Ba al dago telefonorik, telebistarik eta TDTrik gelan? Gela guztiek berezko telefonoa dute, eraikineko telefonogunera konektatuta, eta telefono sarera zuzenean konekta daitezke. Kanpotik jasotako deiak eta egoitzako gelen arteko deiak doakoak izango dira. Kanpoko deiak egin ahal izateko, ostatu hartuta dagoenak aldez aurretik ordaindu beharko du administrazioko bulegoan berak erabakitako zenbatekoa (gutxienez 5 €). Gelak telebista antena du, baina ez du telebistarik. Soilik eguneko egonaldietarako suite motako gela bikoitzetan eta bi eremuko geletan dago telebista.

  4. Eraman al dezaket telebista eta HI-FI ekipoa? Bai, irratia, telebista edo ikus-entzunezko ekipoak eduki ditzakezu (mota bakoitzetik aparatu bat baino ez pertsona bakoitzeko), baina soilik entzungailuarekin edo ondoko gelan isiltasuna bermatuko duen bolumenean entzun ahal izango dituzu.

  5. Gelek ba al dute mikrouhin-laberik? Bai.

  6. Atera al ditzaket gelatik erabiliko ez ditudan RESAko altzariak? Zentroko zuzendaritzarekin kontsulta daiteke.

  7. Ba al dago Wi-Fi konexiorik? Bai, II. eraikineko gelatan eta gune komunetan. I. eraikinean ere Wi-Fi dago gune komunetan, geletan konexioa kable bidezkoa da.

  8. Ba al dago inprimagailurik informatikako gelan? Ez, baina lanen bat inprimatu behar izanez gero, harrera-lekuan egin dezakezu.

  9. Ba al dago jangelarik egoitzan? Gela guztiek sukaldea dutenez, ez dugu jangela zerbitzurik.

  10. Ba al dago gelak garbitzeko zerbitzurik? Ikasturte osorako egonaldietan edo bitarteko egonaldietan, gelen garbiketa zerbitzua aukerakoa da, eta ez dago hileroko tarifaren barruan. Dena den, aparte kontrata dezakezu.

  11. Ba al dago zaborra biltzeko zerbitzurik? Ez, ostatu hartuta daudenek egunero atera beharko dute zaborra, eta egoitzaren kanpoaldean dauden edukiontzietan sartu.

  12. Egoitza itxita al dago oporraldietan? Ez, urte osoan dago zabalik.

 13. Onartu nautela jakin ondoren, zein egunetan eta ordutan sar naiteke egoitzan? Kontratua hasten den egunetik aurrera, zuzendaritzari telefonoz edo posta elektronikoz abisatu ondoren.
  Sar al naiteke asteburuan? Ez, soilik lanegunetan eta betiere bulego orduetan: 9etatik 19etara.

  14. Gera al naiteke egoitzan Eguberrietako eta Aste Santuko oporretan? Egoitza urte osoan zabalik dagoenez, bertan gera zaitezke zure kontratuak irauten duen denbora guztian.
  Eta udako oporretan? Bai, baina erantzuneko buletinean adierazi beharko duzu. Horrelakoetan, udako hilabeteetan ere egoitzan ostatu hartu nahi dutenentzako tarifa berezien berri emango dizugu.

  15. Nola ordaintzen dira hileko kuotak? Banku-helbideratzearen bidez, hileko lehen eta bosgarren egunaren artean. 10 hilabete dira, baina 9 hileko kuotatan ordaintzen dira.

  16. Etor al daiteke lagunen bat ikastera edo bazkaltzera egoitzara? Bai, baina uneoro egon beharko du ostatu hartuta dagoenarekin, eta azken hori izango da gonbidatutako lagunaren ekintzen erantzule. Gaueko hamarretatik aurrera, bisitak harrera-lekuan jakinarazi beharko dira.
  Gera al daitezke ahaideak edo lagunak nirekin lo egitera? Bai, Zuzendaritzari abisatu ondoren eta egunak barne-arautegiarekin alderatu eta gero.

  17. Egoitzak ba al du tokiren bat gauzak udan zehar uzteko? Kurtsoaz aurrera jarraituko duten ikasleentzako badago gune aproposa beraien gauzak gordetzeko. Leku hau itxitzat eman daiteke betetzen denean eta objetuen zenbakien araberen gainean

  18. Ba al dago sartzeko eta irteteko ordutegirik? Egoitza ixten al da inoiz? Egoitza egun osoa dago zabalik, eta ondorioz, ez dago sartzeko edo irteteko ordutegirik. Dena den, ostatu hartuta dauden guztiek beren giltza izango dute egoitzara eta beren gelara sartzeko.

  19. Giltza entregatu behar al dut egoitzatik irteten naizen bakoitzean edo asteburuetan? Ez, zeurekin eraman dezakezu. Dena den, nahi izanez gero, harrera-lekuan utz dezakezu.

  20. Ba al dago jangela unibertsitariorik egoitzatik gertu? Bai, Ikastegiaren ondoan gaude, eta bertan dago unibertsitateko jangela nagusia. Horrez gain, fakultate bakoitzak bere jangela du.

  21. Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin? Autobus-geltoki nagusira joateko, bi minutu ibili eta 24. edo 27. zenbakia duen hiri-autobusa hartu behar duzu Tolosa Hiribidean. RENFEko geltokira joateko, 5 edo 25 zenbakiko autobusak hartu behar dituzu Tolosa Hiribidean.

  22. Ba al dago kirol-zentrorik egoitzatik gertu? Bai. Udal kiroldegi bat eta zenbait kirol-zentro pribatu daude 10 minutura. Iristen zarenean jakinaraziko dizugu hori.

  23. Ba al dago supermerkaturik egoitzatik gertu? Bai. 5 minutu ibiliz gero, zenbait supermerkatu topatuko dituzu. Iristen zarenean jakinaraziko dizugu hori ere.

  24. Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut? Iristen zarenean, Tolosa Hiribidean dagoen Ondarretako Osasun Zentrora joan zaitezke, bertan ikasten ari zarela esatera eta mediku bat eskatzera. Larrialdiren bat izanez gero, Osasun Zentro horretara edo Miramonen dagoen Donostia Ospitalera jo dezakezu.

  25. Zein da hurbilen dagoen liburutegia? Zein da hurbilen dagoen liburutegia? Egoitzatik bi minutura oinez, Unibertsitateko liburutegi nagusia dago. Gainera, egoitzak 14 ikasgela ditu. Koldo Mitxelena Udal Liburutegira joan nahi baduzu, 5 edo 25 zenbakiko autobusa Tolosa hiribidean hartu eta Katedralean jaitsi behar duzu. 

  26. Atzerritarra naiz eta ez dut kontu korronterik Espainian. Nola ireki dezaket kontu bat hemendik? Espainiara iristen zarenean, kontua ireki ahal izateko erakunde finantzarioen berri emango dizugu.

  27. Zer sartzen da hileko prezioaren barnean? Hileko prezioan ostatua eta Interneterako sarrera sartuta daude (Euskal Herriko Unibertsitatearen, hau da, zerbitzuaren hornitzailearen berezko mugen arabera). 

  28. Egoitza utzi ondoren, noiz itzultzen dute fidantza? Egoitza utzi eta hi hilabetera itzultzen dute.

  29. Izena eman al dezaket egoitzan Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi behar ez badut? Bai, baina lehentasuna dute unibertsitate horretako ikasleek.

  30. Plaza ziurtatuta al dut egoitzan aurreinskripzio formularioa betetzen badut eta, adierazitako epean, lehen hilerokoaren konturako ordainketa egiten badut? Ez, plazak esleitzeko batzordea bildu ondoren, emaitzak www.resa.es web orrian azalduko dira abuztuaren hasieran.

  31. Aurreinskripzio eskaera egin badut eta onartu banaute, kontura egindako ordainketa itzuliko al didate eskaera indargabetuz gero? Ez, on-line aurreinskripzio baldintzetan adierazitako kasuetan soilik itzultzen da konturako ordainketa.

  32. Zer gertatzen da ikasturtearen erdian egoitza uzten badut eta 10 hilabeteak igarotzen ez baditut (ikasturte osoko egonaldia)? Horrelakoetan, fidantzaren zenbatekoa galduko zenuke.  

  33. Nola jakingo dut onartu nauten ala ez? RESAren web orriaren bidez jakingo duzu, bertan argitaratuko baita onartuen eta baztertuen zerrenda. Egoitzan onartua izanez gero, abuztuaren 2tik aurrera posta elektroniko bidez jasoko duzu onarpen gutuna eta orobat RESAren web orriko erabiltzaileen gunean sartzeko pasahitzak, ostatu hartzeko on-line kontratua onartzeko. Zure erreserba behin betiko egin nahi baduzu, ezinbestekoa da on-line kontratua onartzea eta onarpen gutunean eskatutako dokumentazioa bidaltzea abuztua amaitu baino lehen.

  34. Zein da aukeraketa prozesua? Plazak EHUk finkatutako lehentasun eta ordena irizpide hauen arabera esleituko dira:

1. Aurreko ikasturtean ostatu hartu zutenak.

2. Eskatzaile berriak (aurreinskripzioa egina baina matrikula egiteke dutenak eta 1., 2. eta 3. zikloan matrikulatutakoak), baldin eta 24.000 eurotik gorako Zerga Oinarri Orokorra ez duen familia-unitate bateko kideak badira.

3. EHUn lehen aldiz matrikulatzen diren gainerako eskatzaile berriak. Eskatzaile hauek EHUn sartzeko beharrezkoa den notaren arabera ordenatuko dira.

4. Jada EHUko ikasleak diren gainerako eskatzaile berriak. Eskatzaile hauek EHUko Kudeaketa Akademikoak emandako batez besteko notaren arabera ordenatuko dira.

Ikasle berrien kasuan, plaza esleitzeko ezinbestekoa izango da EHUn matrikulatuta egotea.

  35.  Nahitaezkoa al da kreditu-txartelaren datuak jartzea erreserban? Bai, behar-beharrezkoa da erreserba bermatzeko eta ezar daitezkeen zigorrei erantzuteko (sarrera-eguna baino lehen -24 ordutik beherako epean- egindako baliogabetzeak, eta kalteak egoitzaren instalazioetan eta tresnerian).

Manuel Agud Querol Egoitza

Berio Pasealekua, 9
20.018 Donostia
Bezeroen arretarako  telefonoa: 943 563 007
Telefonoa: 943 563 000
Faxa: 943 563 001
Bezeroen arretarako posta elektronikoa: residentes.maq@resa.es
E-maila: agudquerol@resa.es

 

Instalazio eta zerbitzuak

  • cta_webin_tv

    Telebista eta DVD gela
  • cta_webin_computer

    Informatikako gela
  • cta_webin_gym

    Gimnasioa
  • cta_webin_study

    Ikasteko gela
  • cta_webin_games

    Joko-aretoa
  • cta_webin_laundry

    Garbitegia
  • cta_webin_parking

    Parkinga
  • cta_webin_mailbox

    Postontzi pertsonala
  • cta_webin_vending

    Vending zerbitzua
  • cta_webin_adapted

    Gela egokituak
  • cta_webin_press

    Eguneroko prentsa
  • cta_webin_reception

    Harrera zerbitzua
  • cta_webin_cleaning

    Garbiketa zerbitzua
  • cta_webin_maintenance

    Mantentze zerbitzua
  • cta_webin_monitoring

    Atezaintza zerbitzua