Egoitzan bizi | gelak | Ikasturteko prezioak | instalazio eta zerbitzuak | actividades | kokalekua | ohiko galderak | Eguneroko ostatua | udarako ostatua | Taldetarako ostatua
| Tomas Alfaro Fournier Unibertsitate Egoitza EHUko Arabako Campusean dago, eta ondoko fakultateetatik oso-oso hurbil: Enpresa Ikasketak, Filologia, Geografia eta Historia, Farmazia, Irakasle Eskola, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, eta Ingeniaritzako eta Gizarte Laneko Eskola. |
| Nola iritsi Tomas Alfaro Fournier Unibertsitate Egoitzara? |
|
1. Hegazkinez: Gasteizko aireportua (Foronda) hiritik 9 km-ra dago. Behin aireportura iritsita, autobusez edo taxiz (Radio Taxi 945 27 35 00) hurbildu zaitezke hirigunera. Zure ibilgailua eramaten baduzu, aireportuak doako aparkalekua du. Hegaldiei buruzko informazioa 945 16 335 91 telefonoan duzu, edo ondorengo web orrian: http://www.via-vitoria-airport.com. Bilboko aireportura iritsiz gero, hiri-autobusa (Bizkaibus enpresa) har dezakezu, eta Autobusen Geltokian utziko zaitu. Bertatik, ordubete baino gutxiago beharko duzu Gasteizera iristeko. |
|
2. Autobusez: Autobus guztiak Herrandarren kaleko geltokira iristen dira. Telefonoa 945 25 84 00 da, eta bertako helbidea: Herran, 50. Egoitzatik gertu dauden autobus lineak dira Armentia-Errekaleor, Astegieta-Errekaleor, Periferikoa eta Saihesbidekoa. Haiekin, hiriko edozein alderdira joan ahal izango duzu. Horrez gain, bizikleten alokairuari, autobusen ibilbideei eta abarrei buruzko informazioa aurkituko duzu Gasteizko Udaleko web-orrian: www.vitoria-gasteiz.org |
| 3. Trenez: Renfe-ren web-orrian: www.renfe.es web-orrian Gasteizera doazen trenen ordutegiak kontsulta ditzakezu. Geltokiaren helbidea: Eduardo Dato Kalea, 46. |
| 4. Autoz: Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen autobidea A-68 da. Behin hirira iritsita, unibertsitateko campusera joan behar duzu, edo bestela, hiriko hego-ekialdean dagoen San Cristobal auzoarengatik galdetu:
|
Zumakera Pasealekua, 21-A
01.006 Gasteiz
Telefonoa: 945 155 420
Faxa: 945 143 861
E-maila: alfaro@resa.es














