ohiko galderak

Egoitzan bizi | gelak Ikasturteko prezioak instalazio eta zerbitzuak actividades kokalekua ohiko galderak Eguneroko ostatua udarako ostatua Taldetarako ostatua

1. Gela aukeratu al dezaket?
2. Egoitzak ematen al ditu maindireak eta toallak?
3. Ba al dago telefonorik, telebistarik eta TDTrik gelan?
4. Eraman al dezaket telebista eta HI-FI ekipoa?
5. Gelek ba al dute mikrouhin-laberik?
6. Atera al ditzaket gelatik erabiliko ez ditudan RESAko altzariak?
7. Ba al dago Wi-Fi konexiorik?
8. Ba al dago inprimagailurik informatikako gelan?
9. Ba al dago jangelarik egoitzan?
10. Ba al dago gelak garbitzeko zerbitzurik?
11. Ba al dago zaborra biltzeko zerbitzurik?
12. Egoitza itxita al dago oporraldietan?
13. Onartu nautela jakin ondoren, zein egunetan eta ordutan sar naiteke egoitzan? Sar al naiteke asteburuan?
14. Gera al naiteke egoitzan Eguberrietako eta Aste Santuko oporretan? Eta udako oporretan?
15. Nola ordaintzen dira hileko kuotak?
16. Etor al daiteke lagunen bat ikastera edo bazkaltzera egoitzara? Gera al daitezke ahaideak edo lagunak nirekin lo egitera?
17. Egoitzak ba al du tokiren bat gauzak udan zehar uzteko?
18. Ba al dago sartzeko eta irteteko ordutegirik? Egoitza ixten al da inoiz?
19. Giltza entregatu behar al dut egoitzatik irteten naizen bakoitzean edo asteburuetan?
20. Ba al dago jangela unibertsitariorik egoitzatik gertu?
21. Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin?
22. Ba al dago kirol-zentrorik egoitzatik gertu?
23. Ba al dago supermerkaturik egoitzatik gertu?
24. Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut?
25. Zein da hurbilen dagoen liburutegia?
26. Atzerritarra naiz eta ez dut kontu korronterik Espainian. Nola ireki dezaket kontu bat hemendik?
27. Hileko prezioaren barne dena al dago?
28. Egoitza utzi ondoren, noiz itzultzen dute fidantza?
29. Egoitzan izena eman al dezaket Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi behar ez badut?
30. Egoitzan plaza ziurtatuta al dut aurreinskripzio formularioa betetzen badut eta, adierazitako epean, matrikula ordaintzen badut?
31. Aurreinskripzio eskaera egin badut eta onartu banaute, ordaindutako matrikula itzultzen al didate eskaera indargabetzen badut?
32. Zer gertatzen da ikasturtearen erdian egoitza uzten badut eta 10 hilabeteak igarotzen ez baditut (ikasturte osoko egonaldia)?
33.Nola jakingo dut onartu nauten ala ez?
34. Zein da aukeraketa prozesua?
35.  Nahitaezkoa al da kreditu-txartelaren datuak jartzea erreserban?

1. Gela aukeratu al dezaket? Zure lehentasunak adieraz ditzakezu, bai eta gela mota aukeratu ere, baina egoitzaren arduradunak banatzen ditu gelak, plazen esleipen zerrendaren eta aurreinskripziorako on-line formularioan adierazitako lehentasunen arabera. Lehentasuna dute lehendik ostatu hartuta daudenek, baldin eta kargu hartu ez bazaie eta ondo portatu badira. Eskatzaile berria bazara, hainbat faktore kontuan hartuko dira, hala nola, nota, gela mota eta lehentasunak gela partekatzeko orduan.

2. Egoitzak ematen al ditu maindireak eta toallak? Ikasturte osorako egonaldietan edo bitarteko egonaldietan, egoitzak ez du maindirerik eta toallarik ematen, eta zureak ekarri beharko dituzu. Dena den, nahi baduzu, zerbitzu hori kontrata dezakezu plaza eskatzean, aurreinskripzio eskaeran adierazten den moduan. Eguneko egonaldietan (egunak eta/edo asteak), maindireen eta toallen garbiketa eta banaketa prezioaren barruan dago.

3. Ba al dago telefonorik, telebistarik eta TDTrik gelan? Gela guztiek berezko telefonoa dute, eraikineko telefonogunera konektatuta, eta telefono sarera zuzenean konekta daitezke. Kanpotik jasotako deiak eta egoitzako gelen arteko deiak doakoak izango dira. Kanpoko deiak egin ahal izateko, ostatu hartuta dagoenak aldez aurretik ordaindu beharko du administrazioko bulegoan berak erabakitako zenbatekoa (gutxienez 5 €). Gelak telebista antena du, baina ez du telebistarik. Soilik suite motako banako geletan dago telebista.

4. Eraman al dezaket telebista eta HI-FI ekipoa? Bai, irratia, telebista edo ikus-entzunezko ekipoak eduki ditzakezu (mota bakoitzetik aparatu bat baino ez pertsona bakoitzeko), baina soilik entzungailuarekin edo ondoko gelan isiltasuna bermatuko duen bolumenean entzun ahal izango dituzu.

5. Gelek ba al dute mikrouhin-laberik? Soilik sukalde partekatua duten banako gelek eta suite motako gela bikoitzek dute mikrouhin-labea.

6. Atera al ditzaket gelatik erabiliko ez ditudan RESAko altzariak? Ez, justifikatutako arrazoi sendo batengatik izan ezik.

7. Ba al dago Wi-Fi konexiorik? Ez, egoitzan erabiltzen dugun konexioa banda zabalekoa da. Gelan bertan duzu Interneterako konexioa.

8. Ba al dago inprimagailurik informatikako gelan? Harrera-lekuan inprimagailu bat dago ostatu hartuta daudenentzat. Dokumentua posta elektronikoz bidaliz gero, inprimatzen dizugu. Orriak norberak ekarri behar ditu.

9. Ba al dago jangelarik egoitzan? Gela guztiek sukaldea dutenez, ez dugu jangela zerbitzurik.

10. Ba al dago gelak garbitzeko zerbitzurik? Ikasturte osorako egonaldietan edo bitarteko egonaldietan, gelen garbiketa zerbitzua aukerakoa da, eta ez dago hileroko tarifaren barruan. Dena den, aparte kontrata dezakezu.

11. Ba al dago zaborra biltzeko zerbitzurik? Ez, ostatu hartuta daudenek egunero atera beharko dute zaborra, eta aparkalekuan dauden edukiontzietan sartu.

12. Egoitza itxita al dago oporraldietan? Ez, urte osoan dago zabalik.

13. Onartu nautela jakin ondoren, zein egunetan eta ordutan sar naiteke egoitzan? Kontratua hasten den egunetik aurrera, zuzendaritzari telefonoz edo posta elektronikoz abisatu ondoren.
 Sar al naiteke asteburuan? Bai, baina aldez aurretik ordu bat hitzartu beharko duzu.

14. Gera al naiteke egoitzan Eguberrietako eta Aste Santuko oporretan? Egoitza urte osoan zabalik dagoenez, bertan gera zaitezke zure kontratuak irauten duen denbora guztian.
 Eta udako oporretan? Bai, baina beharrezkoa da aldez aurretik egoitzaren arduradunari jakinaraztea, eta zure kontratua nahi duzun denbora (egunak edo hilabeteak) luzatzea.

15. Nola ordaintzen dira hileko kuotak? Banku-helbideratzearen bidez, hileko lehen eta bosgarren egunaren artean.

16. Etor al daiteke lagunen bat ikastera edo bazkaltzera egoitzara? Bai, betiere zure ardurapean. Gaueko hamabietatik aurrera egoitza utzi beharko du.
Gera al daitezke ahaideak edo lagunak nirekin lo egitera? Noizbehinka eta gehienez ere zazpi gau urtean. Horrelakoetan, egoitzako zuzendaritzari aldez aurretik jakinarazi beharko diozu, eta bisitariak ohe gehigarriari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du.

17. Egoitzak ba al du tokiren bat gauzak udan zehar uzteko? Ez, zure kontratua amaitzean gela hustu beharko duzu.

18. Ba al dago sartzeko eta irteteko ordutegirik? Egoitza ixten al da inoiz? Egoitza egun osoa dago zabalik, eta ondorioz, ez dago sartzeko edo irteteko ordutegirik. Ostatu hartuta dauden guztiek beren giltza izango dute egoitzara eta beren gelara sartzeko. Oporrak hartzen dituzunean eta oporretatik itzultzen zarenean, eta orobat 72 ordu baino gehiago kanpoan igaro behar dituzunean, aldez aurretik jakinarazi beharko diozu zuzendariari.

19. Giltza entregatu behar al dut egoitzatik irteten naizen bakoitzean edo asteburuetan? Ez, zeurekin eraman dezakezu. Dena den, nahi izanez gero, harrera-lekuan utz dezakezu.

20. Ba al dago jangela unibertsitariorik egoitzatik gertu? Eguneko menu merkea nahi izanez gero, 400 metrora jangela unibertsitarioa dago. Informazio gehiago nahi izanez gero, hauxe da jangela unibertsitarioa kudeatzen duen enpresaren web orria: www.magui.es.

21. Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin? Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin? Tren-geltokia 500 metrora dago. Egoitzatik autobus-linea hauek igarotzen dira:L9 GAMARRA-ZUMAKADIAL3 BETOÑU-ZUMAKADIAL2 PERIFERIKOAL8 UNIBERTSITATEA. Ikusi garraioei buruzko informazio gehiago.

22. Ba al dago kirol-zentrorik egoitzatik gertu? Egoitzaren ondoan Udal Gizarte Etxea dago, eta liburutegia, ludoteka, saskibaloi-kantxa, igerileku estalia eta gimnasioa ditu. Bertan sartzeko, zure txartela EHUko errektoreordetzako kirol-sailean eskatzea besterik ez duzu. Argibide gehiago www.vitoria-gasteiz.org/cceid web-orrian.
Bestalde, hiru minutura K2 gimnasio pribatua dago. Gasteizen dagoen gimnasiorik handiena da, eta jarduera asko eskaintzen ditu. Besteak beste, tatami gunea, igerileku estalia, rokodromoa, fitness eta muskulazio aretoa eta sauna ditu. Horrez gain, tarifa bereziak ditu ikasleentzat. Argibide gehiago www.gimnasiok2.com web-orrian.

23. Ba al dago supermerkaturik egoitzatik gertu? Bai, egoitzatik hurbil mota guztietako dendak daude.

24. Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut? Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut? Osasun-zentroa egoitzatik 5 minutura dago. Heraclio Fournier kalean, 19. zenbakian. 01006 Gasteiz, (Tel. 945 00 68 10) www.osakidetza.euskadi.net.

25. Zein da hurbilen dagoen liburutegia?       Hegoalde Gizarte Etxeak liburutegia du. Campusak ere Elurreta Ikastegia du. 

26. Atzerritarra naiz eta ez dut kontu korronterik Espainian. Nola ireki dezaket kontu bat hemendik? Espainiara iristen zarenean, kontua ireki ahal izateko erakunde finantzarioen berri emango dizugu.

27. Hileko prezioaren barne dena al dago? Hileko prezioaren barne daude ostatua, Interneterako sarrera, telefono linea (kanpotik jasotako deiak eta egoitzako gelen arteko deiak) eta BEZ. Hileko prezioaren barne ez daude uraren eta argindarraren kontsumoak, aukerako zerbitzuen kontratazioa (gelaren garbiketa eta maindireen eta toallen banaketa) eta egoitzatik kanpo egindako deiak.

28. Egoitza utzi ondoren, noiz itzultzen dute fidantza? Egoitza utzi eta hi hilabetera itzultzen dute.

29. Egoitzan izena eman al dezaket Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi behar ez badut? Bai, baina lehentasuna dute unibertsitate horretako ikasleek.

30. Egoitzan plaza ziurtatuta al dut aurreinskripzio formularioa betetzen badut eta, adierazitako epean, matrikula ordaintzen badut? Ez; plazak esleitzeko batzordea bildu ondoren, emaitzak www.resa.es web orrian azalduko dira abuztuaren hasieran.

31. Aurreinskripzio eskaera egin badut eta onartu banaute, ordaindutako matrikula itzultzen al didate eskaera indargabetzen badut? Ez, on-line aurreinskripzio baldintzetan adierazitako kasuetan soilik itzultzen da matrikula.

32. Zer gertatzen da ikasturtearen erdian egoitza uzten badut eta 10 hilabeteak igarotzen ez baditut (ikasturte osoko egonaldia)? Horrelakoetan, fidantzaren zenbatekoa galduko zenuke.  

33.Nola jakingo dut onartu nauten ala ez? RESAren web orriaren bidez jakingo duzu, bertan argitaratuko baita onartuen eta baztertuen zerrenda. Egoitzan onartua izanez gero, abuztuaren lehen 10 egunetan, posta elektroniko bidez jasoko duzu onarpen gutuna eta orobat RESAren web orriko erabiltzaileen gunean sartzeko pasahitzak, ostatu hartzeko on-line kontratua onartzeko. Zure erreserba behin betiko egin nahi baduzu, ezinbestekoa da on-line kontratua onartzea eta onarpen gutunean eskatutako dokumentazioa bidaltzea abuztua amaitu baino lehen.

34. Zein da aukeraketa prozesua? Plazak EHUk finkatutako lehentasun eta ordena irizpide hauen arabera esleituko dira:

  1.  Aurreko ikasturtean ostatu hartu zutenak.
  2.  Eskatzaile berriak (aurreinskripzioa egina baina matrikula egiteke dutenak eta 1., 2. edo 3. zikloan matrikulatutakoak), baldin eta 12.000 eurotik gorako Zerga Oinarri Orokorra ez duen familia-unitate bateko kideak badira; Erasmus eta Sokrates bekak dituzten ikasleak; eta EHUko irakasleak eta langileak.
  3.  EHUn lehen aldiz matrikulatzen diren gainerako eskatzaile berriak. Eskatzaile hauek EHUn sartzeko beharrezkoa den notaren arabera ordenatuko dira.
  4.  Jada EHUko ikasleak diren gainerako eskatzaile berriak. Eskatzaile hauek EHUko Kudeaketa Akademikoak emandako batez besteko notaren arabera ordenatuko dira.

Ikasle berrien kasuan, plaza esleitzeko ezinbestekoa izango da EHUn matrikulatuta egotea. Plazak esleitzeko orduan, lehentasuna dute ikasturte osoa (10 hilabete edo gehiago) ostatu hartu behar duten ikasleek.

35. Nahitaezkoa al da kreditu-txartelaren datuak jartzea erreserban? Bai, behar-beharrezkoa da erreserba bermatzeko eta ezar daitezkeen zigorrei erantzuteko (sarrera-eguna baino lehen -24 ordutik beherako epean- egindako baliogabetzeak, eta kalteak egoitzaren instalazioetan eta tresnerian).

 

Tomas Alfaro Fournier Egoitza

Zumakera Pasealekua, 21-A
01.006 Gasteiz
Telefonoa: 945 155 420
Faxa: 945 143 861
E-maila: alfaro@resa.es

 

Instalazio eta zerbitzuak

  • cta_webin_tv

    Telebista eta DVD gela
  • cta_webin_computer

    Informatikako gela
  • cta_webin_gym

    Gimnasioa
  • cta_webin_study

    Ikasteko gela
  • cta_webin_games

    Joko-aretoa
  • cta_webin_laundry

    Garbitegia
  • cta_webin_parking

    Parkinga
  • cta_webin_mailbox

    Postontzi pertsonala
  • cta_webin_vending

    Vending zerbitzua
  • cta_webin_adapted

    Gela egokituak
  • cta_webin_press

    Eguneroko prentsa
  • cta_webin_reception

    Harrera zerbitzua
  • cta_webin_cleaning

    Garbiketa zerbitzua
  • cta_webin_maintenance

    Mantentze zerbitzua
  • cta_webin_monitoring

    Atezaintza zerbitzua