1. Nola egiten da ikasturterako plaza bat erreserbatzeko eskaera?

 
  • Jo ezazu ezkerrean kokatutako menu orokorreko Erreserbak atalera eta aukera ezazu goiko menuan azalduko zaizun Kurtso aukera.
  • Ondoren azalduko zaizun zerrendatik interesatzen zaizun Egoitza aukera ezazu . Egoitzaren izena berdez markatua azaltzen bazaizu, epea irekia dagoela eta beraz aurreinskripzio eskaera egin dezakezula esan nahi du. Egoitzaren izena grisez azaltzen bazaizu, epea itxia dagoela eta aurreinskripzioa egitea posible ez dela esan nahi du.
  • Irakur ezazu arretaz ikasturtean zehar egoitzan egin daitezkeen erreserba-motei buruzko informazioa ( ikasturte osoa edo bitarteko egonaldia )
  • Aukera ezazu interesatzen zaizun erreserba-mota : ikasturte osoko egonaldia edo bitarteko egonaldia.
  • Irakur itzazu arretaz erreserba-baldintzak eta, ados baldin bazaude, marka ezazu dokumentuaren bukaeran ikusiko duzun laukia .
  • Bete ezazu erreserba-eskaeraren formularioa zure datu pertsonalekin. Espainian bizilekua dutenek Bankuaren datuei buruzko atalak bete behar dituzte. Adin gutxikoa bazara, aita/ama edo tutorearen datuekin bete behar dituzu.
  • Automatikoki, egiaztapen-esteka bat duen posta elektronikoa jasoko duzu. Esteka hau 48 orduko epean sakatu behar duzu zure aurreinskripzioa datu-basean bilduta geldi dadin. Hau egin ezean, zure aurreinskripzioa baliogabetua geldituko da eta hasieratik hasi beharko duzu. Inprimakia betetzen duzunean, automatikoki zure posta elektronikoa kontsultatzea eta eskaera egiaztatzea gomendatzen dizugu esteka sakatuz.
  • Esteka sakatzean, aukera ezazu banku-transferentzia bidezko ordainketa. PDF formatuko agiri bat deskargatu ahal izango duzu, non matrikularen ordainketa edo konturako ordainketa egin beharreko kontu-korronte zenbakia azalduko zaizun.
  • Egin ezazu matrikularen ordainketa edo konturako ordainketa PDF agirian adierazitako kontu-korronte zenbakira.
  • Fax edo posta elektroniko bidez egoitzara bidal itzazu zure datu pertsonalekin betetako PDF agiria eta transferentziaren frogagiria, egoitzan izena emateko epea bukatu baino lehen. Egoitzaren datuak web honetako Egoitzak atalean aurki ditzakezu.
  • Deitu ezazu egoitzara PDF agiria eta matrikularen ordainketaren edo konturako ordainketaren frogagiria ondo jaso dituztela egiaztatzeko.
  • Web honetan onartuen eta ez onartuen zerrenda argitaratu arte itxoin ezazu (gutxi gorabehera abuztuan).