Inbertitzaileak eta enpresa laguntzaileak: errealitate bihurtzen diren ideiak
RESA taldeko bazkideak abiapuntua dira, unibertsitatearen arloko ideia berri horiek errealitate bihurtzen laguntzen dutenak.
Hauxe da RESAren lan egiteko modua: unibertsitate edo udal baten adjudikazioan parte hartzen du, zeinaren bidez lursail bat edo lursail batean eraikitzeko eskubidea lortzen du; ondoren, ikasle egoitzen finantzazioaz eta ustiapenaz arduratzen da. Behin adostutako epea iraungita, RESAk lursaila eta eraikina itzultzen dio adjudikazioaren arduradunari.
Horretarako, RESA Taldeak hainbat ondare sozietate eratu ditu, lurrazal eskubideen emakiden titularrak direnak. Sozietate horiek SIRESA izena dute (Sociedad Inversora en Residencias para Estudiantes), betiere egoitza ezarriko den unibertsitate, hiri edo eskualdearen izenaren aurretik.
Hauexek dira RESAren bazkideak:
Honakoak dira SIRESA bat edo gehiagoren bazkideak:
Lazora Alojamientos S.L.
Fundación Roviralta y Cía, S.A.
Elkarkidetza
Universidad de Salamanca
RESA Taldea: 6.700 plaza baino gehiago kudeatzen ditugu.
Gure zenbakiek argi eta garbi adierazten dute: 6.700 plaza ditugu 26 ikasle egoitzetan. Liderrak gara Espainiako Estatuko ikasle egoitzen sektorean.
Espainiako 14 Unibertsitatek jarri dute konfiantza RESAn
Zein da haren arrakastaren sekretua? Entzun, unibertsitate bakoitzak dituen beharrak atzematea, unibertsitateko campusaren neurriko egoitzak sortzea, eta, jakina, modu eraginkorrean kudeatzen jakitea.