Zer da RESA?
Zer da RESA?
|
Inbertitzaileak eta enpresak
|
Giza taldea
|
RESA iruditan
|
20 aniversario
RESA Taldea: Espainiako unibertsitate egoitzen sarerik zabalena
|
|
RESA Taldea 1992an sortu zen, Espainiako unibertsitate egoitzen lehen sarea eratzeko asmoz. 1996an bere lehen egoitza ireki zuenetik –Terrassako (Bartzelona) Francesc Giralt i Serrà egoitza– eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoarekin elkarlanean, RESA Taldea etengabe hazi da gaur egun dituen 27 egoitzak lortu arte. |
| Gurekin lan egiten duten unibertsitateen, ikasleen eta haien familien konfiantza da RESA honaino bultzatu duena. | |
| RESA kontzeptua | |
| Gure helburua da ikasleei eskaintzea instalazio eroso eta funtzionalak eskaintzea, gune komunak eta pribatuak dituztenak, segurtasuna, independentzia eta unibertsitate campusarekiko hurbiltasuna ahaztu gabe. Oinarrizko zerbitzuez gain, RESA Taldeko egoitzetan bizi diren ikasleek beste hainbat zerbitzu osagarri kontrata ditzakete, hala nola gelaren garbiketa, maindire eta toallen asteroko garbiketa, aparkalekua, etab. |
|
| Horrela, ikasle bakoitzak erabakitzen du zer nolako egonaldia nahi duen gure egoitzan eta bere beharretara egokitzen du. | |
| RESA Housing | |
|
Bestalde, RESAk kudeatzen du RESA Housing zerbitzua, Bartzelonan, Gironan eta Madrilen ikasten ari diren ikasle aldi baterako egonaldiak pisuetan, geletan eta familiekin lortzen laguntzen diena. RESA Housing zerbitzua 2002an sortu zen, Barcelona Centre Universitari (BCU) erreserba zentrala osatzeko. Erreserba zentrala honakoek osatzen dute: Kataluniako Generalitateak, Bartzelonako Udalak, Bartzelonako unibertsitate guztiek eta Fundació Catalana per a la Recerca i la Innovació erakundeak. |
|



