12. Zertan datza gela txukuntzea?
Berme-gordailuarean (fidantza) likidazioa, ostatu-kontratua amaitu ondoren gela uzten duzunean egiten den administrazio-prozesua da.
Egoitzaren arduradunarekin irteera-inbentarioa egin eta gelaren egoera egiaztatu ondoren, berme-gordailutik kenduko dira:
- Beharrezko garbiketa orduak.
- Gelako ehunen garbiketa.
- Beharrezkoa den materialaren birjarpena.
- Hormetako pintura.
- Gela egoera onean mantentzeko beste elementuak.
- Kontsumo elektrikoaren erregularizazioa.
Zenbateko horiek guztiak bermearekin konpentsatuko dira eta emaitza itzuliko dizuten kopurua izango da:
- Berrituz gero, berme-gordailuaren (fidantza) erregularizazioa bakarrik ordaindu beharko duzu.
- Ez baduzu hurrengo ikasturterako berritzen, likidazioa egin ondoren gelditzen den zenbatekoa itzuliko zaizu.
Eta gogoratu: guztioi gustatzen zaigu gelak txukun eta egoera onean aurkitzea. Zure gela aurkitu zenuen bezala itzultzen badiguzu, diru gehiago itzuli ahal izango dizugu.



