2. Ez dut ikasturte osoan zehar ostatu hartuko, zer egin behar dut?

 

Horrelakoetan, bitarteko edo aldi baterako egonaldien erreserba-formularioa bete behar duzu.). Horretarako, ezkerrean kokatutako menu orokorreko Erreserbak atalera joan eta aukera ezazu goiko menuan azalduko zaizun Kurtso aukera. Aurreinskripzio ezberdinei (ikasturte osoa edo bitarteko egonaldia) buruzko adierazpena irakurri ondoren, Bitarteko egonaldia aukeratu behar duzu.

Kontuan hartu behar duzu egoitza batzuetan lehentasuna dutela ikasturte osoan zehar ostatu hartzen duten ikasleek. Alabaina, bitarteko egonaldietarako eta Erasmus eta Sokrates bezalako programetako ikasleentzat kupo bat duten egoitzak daude. Dudaren bat baduzu, jarri zaitez kontaktuan Informazioa eta Erreserbak Sailarekin.