8. Beharrezkoa al da egoitzan izana ematean eskatzen didaten informazio guztia eranstea?
Bai, ezinbestekoa da eskatzen dizuten informazio guztia eranstea, bestela, automatikoki geratuko zara plazen deialditik kanpo. Horrelakorik ez gertatzeko, komenigarria da agiriak bidaltzen dituzunean egoitzara deitzea agiri guztiak ondo jaso dituztela egiaztatzeko.
Izena emateko eskaera egitean eskatzen dizkizuten agiriak ez badituzu (adibidez: unibertsitatera sartzeko proben nota), eskuratu ahala faxez bidali behar dituzu egoitzara, zure espedientean eransteko eta plazak esleitzeko orduan kontuan hartzeko.
Kontuan har ezazu egoitza guztiek ez dutela dokumentazio bera eskatzen aurretik izena emateko, horregatik, gomendatzen dizugu erreserba-baldintzak arretaz irakurtzea egoitzan izena emateko formularioa bete baino lehen.




