Residencias de Estudiantes, S.A.k (RESAk), Espainiako egoitza sarerik garrantzitsuenak, ISO 9001:2008 ziurtagiria eskuratu du departamentu eta egoitza guztietan, barruko prozesu guztien kudeaketa hobetu eta zerbitzu guztien kalitatea bermatzeko asmoz.
RESAk antolaketa konplexua du, geografikoki sakabanatuta dauden hainbat zentrotan oinarritutakoa. RESAren egoitza nagusian, besteak beste, obra, ustiapen, merkataritza, administrazio eta marketin departamentuak edo departamentu juridikoa daude. Departamentu horiek guztiak ISO 9001 Arauaren jarraibideetara egokitu dira, ezinbesteko baldintza orokorra baita enpresa handietan eta herri administrazioetan enpresa jarduera bat garatzeko orduan.
SGS ICS erakundeak emandako ISO 9001:2008 ziurtagiriari esker, Resak indartu egin du kalitatearekin duen konpromisoa. Izan ere, geroz eta zorrotzagoa den egungo merkatuan, kalitatezko lana egitea ez da nahikoa, frogatu egin behar da. IS0 9001 arauak kalitatea kontrolatzea du xede. Horretarako, behar bezala dokumentatutako prozesuak eta barruko nahiz kanpoko ikuskapenaren menpe dauden kalitate adierazleak finkatu ditu. Horrela, bezeroa gusturago dago, gorabehera gutxiago daude epe ertainera, eta arazorik izanez gero, arinago eta hobeto konpontzen dira.
Resak 25 unibertsitate egoitza kudeatzen ditu Espainian, hainbat unibertsitaterekin izenpetutako hitzarmenen bidez. Espainiako 16 herritan barrena sakabanatuta daude egoitza horiek eta, laster, beste bi egoitza gehiago zabalduko dira, Castelldefelsen eta Terrassan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoarekin sinatutako hitzarmenari esker.
RESAk, Espainiako unibertsitate egoitzen sarerik handienak, ISO 9001:2008 ziurtagiria eskuratu du, ikasleen egoitzetan ematen duen zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
RESAk ISO 9001:2008 ziurtagiria eskuratu du.
Resa, ISO 9001, ISO 900, kalitatea, unibertsitate egoitza, unibertsitate ostatua, unibertsitate egoitzak, ikasleen egoitzak, ikasleen egoitza, ikasleentzako egoitza