Volver al inicio

CUBe

Berriak | Berrien artxiboa | CUBe

Zer da CUBe?

RESA Taldearen egoitzetan ostatu hartzen duten gazte unibertsitarioei zuzendutako sampling eta komunikazio kanal berria da CUBe.

Kubo forma duen “saski” hau ikasle unibertsitarioen geletan entregatzen da. Saski bakoitzean sustapen produktuak edo gadgetak daude, deskontu-txartelak edo baldintza bereziak dituen orria.

Hainbat markarekin egiten dugu lan, hala nola, Nescafé, Calvo, Sopinstant, Ideas al Plato, La Bella Easo, Berocca, Princesa, Abanderado, Maggi Hot Pockets, Nestlé Wellnes, Buitoni, Font Vella, Nestlé Crunch Snack, Nestlé Kit Kat, Eagle Snack, Biocenturi, Kraft, Matutano, Stabilo, Multiópticas, Gutarra, La Lechera, Oxford, Magnum, Rexona eta Axe.

  • ESTALDURA

CUBak estaldura nazionala du; 17 herritako 25 egoitzetan presente dago eta 7.000 ikasleren eskura.
Ikasleari zuzenean banatzen zaio. Horrela, bezeroek emandako material guztiak entregatzen direla bermatzen da.

  • NOLA FUNTZIONATZEN DU?

Ikasturte akademikoan zehar hiru bidalketa programatu egiten dira (urria, urtarrila eta apirila), oporraldien itzulerarekin bat etorriz. Horrela, urte-sasoiko produktuak edo produktu berriak jaso daitezke, eta gainera, ikasleentzako inportanteak diren erosketa-garaiekin bat datoz.

Produktu anitzeko bidalketa hauen bidez, kostu logistikoaren eragina murriztu eta marka eta produktu mota asko eskura daitezke Halaber, bezeroei egokitutako bidalketak egin edo egoitzetan ekitaldiak antola daitezke edozein unetan. Bidalketak sexuaren eta zona geografikoaren arabera segmenta daitezke, eta esklusibitatea bermatzen da produktuaren kategoriari dagokionez.

Hainbat aukera daude CUBan parte hartzeko:

  • Produktua, sustapen-itema edo publizitate-materiala txertatzea.
  • CUBe Bonua: Publizitate-formatu honek deskontu-txartelak eta ikasleentzat balio erantsia duten beste eskaintza batzuk bideratzeko balio du. Horrela CUBaren edukia sinplifikatu eta kutxan liburuxka edo txartel solteak topatzea saihesten da.
  • CUB kutxa pertsonalizatzea. Ikasle gehienek CUBak gordetzen dituzte; beraz, pertsonalizatutako CUBen edizioak aukera ematen du bildumak egiteko.
  • One shot (marka bereko produktu bat edo batzuk bidaltzea).
  • Ekintzak neurrira: produktuaren testa, egoitzetan ekitaldiak antolatzea, etab.

CUBe tresna malgua da, iragarki-jartzaileen mezua modurik egokienean iristeko irtenbide ugari eskaintzen dituena.

Zure enpresak parte hartu nahi badu edo CUBari buruzko informazio gehiago jaso nahi badu, formularioa bete eta jarriko gara harremanetan zurekin.

CUBaren formularioa

CUBaren formularioa

Enpresaren izena

Kontaktuko pertsona

Teléfono

Posta elektronikoa

 

welcome pack resa
 
Bulego nagusiak: Roger de LLúria, 118, 1º - 08037 Bartzelona - resa@resa.es - www.resa.es
Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika | Ohar legala eta baldintza orokorrak | Iradokizunen formularioa | Kredituak