Egoitzan bizi | actividades | gelak | prezioak | instalazioak eta zerbitzuak | kokalekua | ohiko galderak | eguneroko ostatua | taldetarako ostatua | taldetarako ostatua
Blas de Otero Unibertsitate Egoitza 2004an inauguratu zen. 216 plaza ditu guztira, eta beste hainbat instalazio, egoitzan zaudenean ahalik eta erosoen egon zaitezen. Harrera prozesuan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleek dute lehentasuna, baina plaza guztiak betetzen ez badira, beste zentro batzuetako ikasleak ere hartzen ditugu.
Egoitzak eguneko egonalditarako eta talde txikitarako gelak eskaintzen ditu urte osoan zehar. Gainera, 4 lagunentzako apartamentu bat du. Udan, plaza guztiak erabilgarri daude taldeentzat eta oro har jende guztiarentzat, zenbait egunetan eta/edo astetan bertan ostatu hartzeko.
Egoitza urteko egun guztietan irekita dago.
Etor zaitez egoitza ezagutzera
Bilbon dugun ikasleen egoitza bisitatu nahi baduzu, hitzordua adostu behar duzu aldez aurretik, telefonoz edo posta elektroniko bidez, zentroko arduradunarekin. Bisitak astelehenetik ostiralera bulego ordutegian egingo dira.Gela guztiak okupatuta baldin badaude, gune komunak baino ezin izango dira ikusi.
Gorte Kalea, 38
48.003 Bilbo
Telefonoa: 944 343 200
Faxa: 944 343 410
E-maila: blasdeotero@resa.es













