Volver al inicio

ohiko galderak

Egoitzan bizi | actividades gelak prezioak instalazioak eta zerbitzuak kokalekua ohiko galderak eguneroko ostatua taldetarako ostatua taldetarako ostatua

1. Gela aukeratu al dezaket?
 2. Egoitzak ematen al ditu maindireak eta toallak?
 3. Ba al dago telefonorik, telebistarik eta TDTrik gelan?
 4. Eraman al dezaket telebista eta HI-FI ekipoa?   
 5. Gelek ba al dute mikrouhin-laberik?   
 6. Atera al ditzaket gelatik erabiliko ez ditudan RESAko altzariak?
 7. Ba al dago Wi-Fi konexiorik?
 8. Ba al dago inprimagailurik informatikako gelan?
 9. Ba al dago jangelarik egoitzan?
 10. Ba al dago gelak garbitzeko zerbitzurik?
 11. Ba al dago zaborra biltzeko zerbitzurik?
 12. Egoitza itxita al dago oporraldietan?
 13. Onartu nautela jakin ondoren, zein egunetan eta ordutan sar naiteke egoitzan?
 14. Gera al naiteke egoitzan Eguberrietako eta Aste Santuko oporretan? Eta udako oporretan?
 15. Segurua al da egoitza dagoen tokia?
 16. Etor al daiteke lagunen bat ikastera edo bazkaltzera egoitzara?Gera al daitezke ahaideak edo lagunak nirekin lo egitera?
 17. Egoitzak ba al du tokiren bat gauzak udan zehar uzteko?
 18. Ba al dago sartzeko eta irteteko ordutegirik? Egoitza ixten al da inoiz?
 19. Giltza entregatu behar al dut egoitzatik irteten naizen bakoitzean edo asteburuetan?
 20. Ba al dago jangela unibertsitariorik egoitzatik gertu?
 21. Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin?
 22. Ba al dago kirol-zentrorik egoitzatik gertu?
 23. Ba al dago supermerkaturik egoitzatik gertu?
 24. Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut?
 25. Zein da hurbilen dagoen liburutegia?
 26. Atzerritarra naiz eta ez dut kontu korronterik Espainian. Nola ireki dezaket kontu bat hemendik?
 27. Hileko prezioaren barne dena al dago?
 28. Egoitza utzi ondoren, noiz itzultzen dute fidantza?
 29. Egoitzan izena eman al dezaket Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi behar ez badut?
 30. Egoitzan plaza ziurtatuta al dut aurreinskripzio formularioa betetzen badut eta, adierazitako epean,
 lehen hilerokoaren konturako ordainketa egiten badut?
 31. Aurreinskripzio eskaera egin badut eta onartu banaute, kontura egindako ordainketa itzuliko al didate eskaera indargabetuz gero?
 32. Zer gertatzen da ikasturtearen erdian egoitza uzten badut eta 10 hilabeteak igarotzen ez baditut (ikasturte osoko egonaldia)?
 33. Nola jakingo dut onartu nauten ala ez?
 34. Zein da aukeraketa prozesua?
 35. Nola ordaintzen dira hileko kuotak?
 36. Egoitza ondo kokatuta al dago?
 37. Nola joan naiteke Bilboko unibertsitateetara?
  

Eguneko egonaldiak
 38. Nahitaezkoa al da kreditu-txartelaren datuak jartzea erreserban?

  1. Gela aukeratu al dezaket? Zure lehentasunak adieraz ditzakezu, bai eta gela mota aukeratu ere, baina egoitzaren arduradunak banatzen ditu gelak, plazen esleipen zerrendaren eta aurreinskripziorako on-line formularioan adierazitako lehentasunen arabera. Nolanahi ere, lehendik ostatu hartuta zeudenek dute lehentasuna.

  2. Egoitzak ematen al ditu maindireak eta toallak? Ikasturte osorako egonaldietan edo bitarteko egonaldietan, egoitzak ez du maindirerik eta toallarik ematen, eta zureak ekarri beharko dituzu. Dena den, nahi baduzu, zerbitzu hori kontrata dezakezu plaza eskatzean, aurreinskripzio eskaeran adierazten den moduan. Eguneko egonaldietan (egunak eta/edo asteak), maindireen eta toallen garbiketa eta banaketa prezioaren barruan dago.

  3. Ba al dago telefonorik, telebistarik eta TDTrik gelan? Gela guztiek berezko telefonoa dute, eraikineko telefonogunera konektatuta, eta telefono sarera zuzenean konekta daitezke. Kanpotik jasotako deiak eta egoitzako gelen artekoak doakoak izango dira. Kanpora deitu ahal izateko, ostatu hartuta dagoenak aldez aurretik ordaindu beharko du administrazioko bulegoan berak erabakitako zenbatekoa (gutxienez 5 €). Gelak telebista antena du, baina ez du telebistarik. TDTa, berriz, ez dago oraindik instalatuta egoitzan.

  4. Eraman al dezaket telebista eta HI-FI ekipoa? Bai, irratia, telebista edo ikus-entzunezko ekipoak eduki ditzakezu (mota bakoitzetik aparatu bat baino ez pertsona bakoitzeko), baina soilik entzungailuarekin edo ondoko gelan isiltasuna bermatuko duen bolumenean entzun ahal izango dituzu.

  5. Gelek ba al dute mikrouhin-laberik? Bai.

6. Atera al ditzaket gelatik erabiliko ez ditudan RESAko altzariak? Ez

7. Ba al dago Wi-Fi konexiorik? Ez, egoitzan erabiltzen dugun konexioa banda zabalekoa da. Gelan bertan duzu Interneterako konexioa.

8. Ba al dago inprimagailurik informatikako gelan? Ez, baina lanen bat inprimatu behar izanez gero, harrera-lekuan egin dezakezu.

9. Ba al dago jangelarik egoitzan? Gela guztiek sukaldea dutenez, ez dugu jangela zerbitzurik.

10. Ba al dago gelak garbitzeko zerbitzurik? Ikasturte osorako egonaldietan edo bitarteko egonaldietan, gelen garbiketa zerbitzua aukerakoa da, eta ez dago hileroko tarifaren barruan. Dena den, aparte kontrata dezakezu.   11.Ba al dago zaborra biltzeko zerbitzurik? Ez, ostatu hartuta daudenek egunero atera beharko dute zaborra, eta egoitzaren kanpoaldean dauden edukiontzietan sartu.

  12. Egoitza itxita al dago oporraldietan? Ez, urte osoan dago zabalik.

  13. Onartu nautela jakin ondoren, zein egunetan eta ordutan sar naiteke egoitzan? Kontratua hasten den egunetik aurrera, zuzendaritzari telefonoz edo posta elektronikoz abisatu ondoren.
 Sar al naiteke asteburuan? Ez, soilik lanegunetan eta betiere bulego orduetan: 9etatik 19etara.

  14. Gera al naiteke egoitzan Eguberrietako eta Aste Santuko oporretan? Egoitza urte osoan zabalik dagoenez, bertan gera zaitezke zure kontratuak irauten duen denbora guztian.
 Eta udako oporretan? Bai, baina beharrezkoa da aldez aurretik egoitzaren arduradunari jakinaraztea, eta zure kontratua nahi duzun denbora (egunak edo hilabeteak) luzatzea.

  15. Segurua al da egoitza dagoen tokia? Egoitzaren ingurua asko aldatu da azken urteotan. Ez da bizitegi-auzo bat, kultura eta arraza anitzeko gune bat baizik. Musika-jarduerak antolatzen dira, eta denda bitxiak eta diseinuzko jatetxeak daude. Auzoa goitik behera birgaitu dute, soziologikoki nahiz urbanistikoki.
 Poliziak zorrotz zaintzen du auzoa, eta egoitzak segurtasun-zaindari bat du urteko egun guztietan.

  16. Etor al daiteke lagunen bat ikastera edo bazkaltzera egoitzara? Bai, betiere zure ardurapean.
 Gera al daitezke ahaideak edo lagunak nirekin lo egitera? Batzuetan uzten diegu geratzen, baina aurretik egoitzaren arduradunaren baimena behar da. Gogora ezazu, nolanahi ere, harrera-lekuan beren datuak eman, eta ohe gehigarriari dagokion zenbatekoa ordaindu behar dutela.

  17. Egoitzak ba al du tokiren bat gauzak udan zehar uzteko? Ez, zure kontratua amaitzean gela hustu beharko duzu.

  18. Ba al dago sartzeko eta irteteko ordutegirik? Egoitza ixten al da inoiz? Egoitza egun osoa dago zabalik, eta ondorioz, ez dago sartzeko edo irteteko ordutegirik. Dena den, ostatu hartuta dauden guztiek beren giltza izango dute egoitzara eta beren gelara sartzeko.

  19. Giltza entregatu behar al dut egoitzatik irteten naizen bakoitzean edo asteburuetan? Ez, zeurekin eraman dezakezu. Dena den, nahi izanez gero, harrera-lekuan utz dezakezu.

  20. Ba al dago jangela unibertsitariorik egoitzatik gertu? Ez, baina egoitzak badu vending zerbitzua, eta gelek badute sukaldea, hozkailua eta mikrouhin-labea erabiltzailearen eskura.
 Egoitzatik hurbil supermerkatu bat eta zenbait kafetegi daude, erosketak egiteko eta, besteak beste, kafe on bat, infusioak eta zukuak edateko eta opilak eta pintxoak jateko.

  21. Egoitza ondo komunikatuta al dago autobus-geltoki nagusiarekin eta RENFEko geltokiarekin? Bai, egoitzatik 300 metrora RENFEko geraleku bat dago. Bertan trena hartuz gero, “Termibus” autobus-geltokira eramango zaitu (hirugarren geldialdia da). RENFEko geltokia 5 minutura dago oinez. Hortxe bertan, metroa (Abando) eta tranbia har daitezke.

  22. Ba al dago kirol-zentrorik egoitzatik gertu? Bai. “Fitness First” gimnasioa eta “Atxuri” udal kiroldegia oso hurbil daude egoitzatik. “Rekalde” gimnasioa ere hurbil dago.

  23. Ba al dago supermerkaturik egoitzatik gertu? Bai. 3 minutura oinez, “Carrefour” hipermerkatua dago, Zabalburu plazan.

  24.Nora jo behar dut osasun-laguntza behar badut? Egunean zehar “La Merced” anbulatoriora, eta gauean edo ordu txikitan, egoitzan jakinaraziko dizkizugun arreta-guneetara.

  25. Zein da hurbilen dagoen liburutegia? Alde Zaharrean, Bidebarrieta kaleko udal liburutegia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegia, Diputazio kaleko 7. zenbakian.

  26. Atzerritarra naiz eta ez dut kontu korronterik Espainian. Nola ireki dezaket kontu bat hemendik? Espainiara iristen zarenean, kontua ireki ahal izateko erakunde finantzarioen berri emango dizugu.

  27.Hileko prezioaren barne dena al dago? Hileko prezioaren barne daude ostatua, Interneterako sarrera, telefono linea (kanpotik jasotako deiak eta egoitzako gelen arteko deiak) eta BEZ. Hileko prezioaren barne ez daude uraren eta argindarraren kontsumoak, aukerako zerbitzuen kontratazioa (gelaren garbiketa eta maindireen eta toallen banaketa) eta egoitzatik kanpo egindako deiak.

  28. Egoitza utzi ondoren, noiz itzultzen dute fidantza? Egoitza utzi eta hi hilabetera itzultzen dute.

  29. Egoitzan izena eman al dezaket Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi behar ez badut? Bai, baina lehentasuna dute unibertsitate horretako ikasleek.

  30. Egoitzan plaza ziurtatuta al dut aurreinskripzio formularioa betetzen badut eta, adierazitako epean, matrikula ordaintzen badut? Plazak uztailaren 20tik aurrera konfirmatuko dira, onartuen zerrenda www.resa.es orrian argitaratzen denean.

  31. Aurreinskripzio eskaera egin badut eta onartu banaute, kontura egindako ordainketa itzuliko al didate eskaera indargabetuz gero? Ez, on-line aurreinskripzio baldintzetan adierazitako kasuetan soilik itzultzen da konturako ordainketa.

  32. Zer gertatzen da ikasturtearen erdian egoitza uzten badut eta 10 hilabeteak igarotzen ez baditut (ikasturte osoko egonaldia)? Horrelakoetan, fidantzaren zenbatekoa galduko zenuke.

  33. Nola jakingo dut onartu nauten ala ez? RESAren web orriaren bidez jakingo duzu, bertan argitaratuko baita onartuen eta baztertuen zerrenda. Egoitzan onartua izanez gero, abuztuaren lehen 10 egunetan, posta elektroniko bidez jasoko duzu onarpen gutuna eta orobat RESAren web orriko erabiltzaileen gunean sartzeko pasahitzak, ostatu hartzeko on-line kontratua onartzeko. Zure erreserba behin betiko egin nahi baduzu, ezinbestekoa da on-line kontratua onartzea eta onarpen gutunean eskatutako dokumentazioa bidaltzea abuztua amaitu baino lehen.

  34. Zein da aukeraketa prozesua? Kontuan hartuko dira matrikularen ordainketa eguna eta egonaldi mota (ikasturte osorako egonaldia edo bitarteko egonaldia). Ikasturte osorako egonaldiek eta EHUko ikasleek dute lehentasuna.

  35. Nola ordaintzen dira hileko kuotak? Banku-helbideratzearen bidez, hileko lehen eta bosgarren egunaren artean.

  36. Egoitza ondo kokatuta al dago? Bai, hirigunetik oso gertu dago. Abando metro-geltokitik eta tranbia-geltoki batetik 5 minutura dago oinez. Tranbia da garraiorik erosoena Bilbotik eta inguruetatik ibiltzeko.
 Parte zaharra edo 7 kaleak 5 minutura daude oinez, gutxi gorabehera.

  37. Nola joan naiteke Bilboko unibertsitateetara?
 EHUra nola iritsi. Egoitzako iragarki-taulan, Euskal Herriko Unibertsitatera doazen “BIZKAIBUS” autobusen ordutegiak daude. Zabalburu plazako geltokian hartzen dira (zuzenean doaz eta 20 minutu inguru behar dituzte unibertsitatera heltzeko). Zabalburu plazako geltokia gutxi gorabehera 150 metrora dago egoitzatik.
 Deustuko Unibertsitatera nola iritsi. Egoitzatik 20 edo 30 minutura dago oinez.
 Abandoko plazan tranbia hartuz gero (egoitzatik 5 minutura oinez), unibertsitateko atean bertan utziko zaitu.
 Sarrikoko Unibertsitatera nola iritsi. Azkarrena eta errazena Abandoko plazan metroa hartzea da. Abandoko plaza minutu gutxira dago egoitzatik.

 

Eguneko egonaldiak

  38. Nahitaezkoa al da kreditu-txartelaren datuak jartzea erreserban? Bai, behar-beharrezkoa da erreserba bermatzeko eta ezar daitezkeen zigorrei erantzuteko (sarrera-eguna baino lehen -24 ordutik beherako epean- egindako baliogabetzeak, eta kalteak egoitzaren instalazioetan eta tresnerian).

Blas de Otero Egoitza

Gorte Kalea, 38
48.003 Bilbo
Telefonoa: 944 343 200
Faxa: 944 343 410
E-maila:  blasdeotero@resa.es

 

Lagunekin partekatu

Facebook
Tuenti

Instalazio eta zerbitzuak

  • cta_webin_tv

    Telebista eta DVD gela
  • cta_webin_gym

    Gimnasioa
  • cta_webin_study

    Ikasteko gela
  • cta_webin_games

    Joko-aretoa
  • cta_webin_laundry

    Garbitegia
  • cta_webin_parking

    Parkinga
  • cta_webin_mailbox

    Postontzi pertsonala
  • cta_webin_roomacts

    Bilera aretoa
  • cta_webin_vending

    Vending zerbitzua
  • cta_webin_adapted

    Gela egokituak
  • cta_webin_press

    Eguneroko prentsa
  • cta_webin_cleaning

    Garbiketa zerbitzua
  • cta_webin_maintenance

    Mantentze zerbitzua
  • cta_webin_monitoring

    Atezaintza zerbitzua
Bulego nagusiak: Roger de LLúria, 118, 1º - 08037 Bartzelona - resa@resa.es - www.resa.es
Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika | Ohar legala eta baldintza orokorrak | Iradokizunen formularioa | Kredituak