Egoitzan bizi | actividades | gelak | prezioak | instalazioak eta zerbitzuak | kokalekua | ohiko galderak | eguneroko ostatua | taldetarako ostatua | taldetarako ostatua
|
|
Prezioak aldatzen dira egonaldiaren iraupenaren eta gela motaren arabera. Hilabete baino gehiagoko egonaldietarako (ikasturtea, seihilekoa, hiruhilekoa...) prezioak dira honakoak.
Hilabete baino gutxiagoko egonaldi baterako gela bat erreserbatu nahi baduzu Bilbon/Donostian/Gasteizen egun batzuk igarotzeko, eguneroko ostatua edo udarako ostatua aukera hautatu behar duzu, eta hamar lagun baino gehiago bazarete, taldetarako ostatua aukera.
2011/12 ikasturtean ostatu hartzeko prezioak
| Ikasturte osoa (10 hilabete)* | Bitarteko egonaldia (1 eta 10 hilabete artean) | |
| Banako gela | 450 € | 500 € |
| Gela bikoitza | 375,70 € | 417,44 € |
Gastu gehigarri bakarrak dira ur kontsumoa (10 € hilean, kuota finkoa) eta argindarrarena (32,50 € hilean; egonaldiaren amaieran egiaztatu beharko da, gelako kontsumoaren arabera) eta telefono deiak, haiek aparte kobratuko dira eta.
Web-orri honetan aurkituko duzun aurreinskripziorako formularioa betetzean, 150 €-ko ordainketa egin beharko duzu zure aurreinskripzioko eskaera bermatzeko. Onartua izanez gero, lehen hileko kuotatik deskontatuko dizugu kopuru hori.
Egoitzan onartua izanez gero, hileko bi kuotaren balioko berme bat (fidantza) ordaindu beharko duzu. 3 hilabete baino gutxiagoko egonaldien kasuan, hauxe izango da bermea: hileko kuota bat gehi kontsumoen hilabete bat.
Gorte Kalea, 38
48.003 Bilbo
Telefonoa: 944 343 200
Faxa: 944 343 410
E-maila: blasdeotero@resa.es













