Volver al inicio

Los Abedules

Egoitzan bizi | gelak prezioak instalazioak eta zerbitzuak Kafetegia - Smarketa actividades ohiko galderak kokalekua albergue Pamplona eguneroko ostatua Apartamentua Udarako ostatua taldetarako ostatua San Fermin erreserbak

foto salon comedor apartamento alquiler pamplona
 
foto habitacion doble alojamiento universidad publica navarra
 
baño suite residencia universitaria Los Abedules
 
foto salon comedor apartamento alquiler pamplona
 

Iruñean ikasi behar baduzu, Los Abedules Egoitzak halako egonaldietarako gelak eskaintzen dizkizu urte osoan zehar. Gelek sukaldea eta bainugela dute, eta, horrez gain, egoitzak dituen gune komunak, instalazioak eta zerbitzuak gozatu ahal izango dituzu.

Egoitzak suite motako bi gela bikoitza ditu, eta bertan ostatu har dezakezu nahi dituzun egun edo asteak, edo ikasturte osoan, hala nahi baduzu. Suiteek bi eremu dituzte: egongela-jantokia eta sukaldea, batetik, eta bi oheko gela, bestetik. Halaber, pertsona ezinduentzat egokitutako gela bikoitza bat du. Hiru lagunentzako apartamentu bat ere badu.

Los Abedules Egoitza Iruñeko hegoaldean dago, hirigunetik 10 minutura autobusez. Behin hirigunean zaudela, oinez joan zaitezke hiriko gune turistiko gehienetara: Gaztelu Enparantzara, Estafeta kale ospetsura, gotorleku zaharrera edo Takonera parkera. Hiriak baditu, hala ere, beste zenbait gune interesgarri, hala nola Baluarte Zentroa (erakusketak eta kontzertuak hartu ohi dituen azoka-esparrua) eta Yamaguchi parkea; azken honetan planetarioa dago, hiriak duen beste erakusketa-gune bat.

Prezioak

 

Ikasturteko denboraldia (11/09/01 – 12/06/30)

  Eguneko prezioa Asteko prezioa
Banako gela 37,00 € 26,00 €
Suite motako gela bikoitza eta gela bikoitz egokitua 49,00 € 41,00 €
Gela bakoitzaren prezioa. BEZ barne. Hauxe sartzen da prezioan:
Eguneko prezioa: ostatua, gelaren garbiketa (sukaldea izan ezik) eta toallak astegun guztietan aldatzea. Maindireak hiru egunean behin aldatzen dira.
Asteko prezioa (6 gau baino gehiagotarako): ostatua, gela astero garbitzea (sukaldea izan ezik), maindireak eta toallak astero aldatzea.

 

Udarako ostatua

 

Instalazio eta zerbitzuak

  • Telebista eta DVD gela
  • Informatikako gela
  • Gimnasioa
  • Arkitekturako gela
  • Joko-aretoa
  • Garbitegi autozerbitzua
  • Parkinga
  • Vending zerbitzua
  • Eguneko prentsa
  • Harrera-lekua
  • Gelaren garbiketa zerbitzua (aukeratutako modalitatearen arabera)
  • Atezaintza zerbitzua

Gelak

  • Bainugela pribatua
  • Sukaldea
  • Kalefakzioa
  • Telebista (soilik suite motako geletan)
  • Telefonoa
  • Interneterako konexio informatikoa
  • Idazmahaia
  • Otorduetarako mahaia
  • Irakurtzeko lanpara
  • Ohe gehigarriak
  • Amenitiak (txanpua eta bainurako xaboia)

Los Abedules/Urkiak Egoitza

Arrosadiako Campusa
(Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Sardar Kalea, 26
31006 Iruñea
Telefonoa: 948 981 200
Faxa: 948 242 257
E-mail: losabedules@resa.es

 

Lagunekin partekatu

Bulego nagusiak: Roger de LLúria, 118, 1º - 08037 Bartzelona - resa@resa.es - www.resa.es
Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika | Ohar legala eta baldintza orokorrak | Iradokizunen formularioa | Kredituak