Volver al inicio

prezioak

Egoitzan bizi | gelak prezioak instalazioak eta zerbitzuak Kafetegia - Smarketa actividades ohiko galderak kokalekua albergue Pamplona eguneroko ostatua Apartamentua Udarako ostatua taldetarako ostatua San Fermin erreserbak

 

 

 

Iruñeako Los Abedules Egoitzako prezioak

Prezioak aldatzen dira egonaldiaren iraupenaren eta gela motaren arabera. Hilabete baino gehiagoko egonaldietarako (ikasturtea, seihilekoa, hiruhilekoa...) prezioak dira honakoak. 

Hilabete baino gutxiagoko egonaldi baterako gela bat erreserbatu nahi baduzu Iruñean egun batzuk igarotzeko, eguneroko ostatua edo udarako ostatua aukera hautatu behar duzu, eta hamar lagun baino gehiago bazarete, taldetarako ostatuaaukera. 

2011/12 ikasturtean ostatu hartzeko prezioak

2012/13 ikasturtean ostatu hartzeko prezioak

Los Abedules Egoitzan ostatu hartuta bazaude, kontsulta itzazu 2012/13 ikasturtean ostatu hartzeko promozio berriak.

  Ikasturte osoa (10 hilabete)* Erdi mailako egonaldia
 (30 egunetik 10 hilabetera)
Banako gela sukaldearekin 470 € 517 €
Banako gela sukalde partekatuarekin 470 € 517 €
*Ikasturte osoa: 10 hilabeteko hitzarmena izenpetu behar da; hau da, irailaren 1etik ekainaren 30era, eta, nahi izanez gero, beste 12 hilabete luzatzeko aukera dago. Prezio hau NUPeko Nazioarteko Harremanetako programako ikasle atzerritarrei aplikatuko zaie 30 egunetik 10 hilabete arteko egonaldietan.
Pertsona/hileko prezioak. Barne daude: ostatua, telefonoko kuota finkoa, Interneterako konexioa, telebistako antena, satelite bidezko konexioa, gune komunen erabilera eta BEZ.

Gastu gehigarri bakarrak dira ur kontsumoa (14,50 € hilean, kuota finkoa), argindarrarena (11,50 € hilean, egonaldiaren amaieran egiaztatu beharko da, gelako kontsumoaren arabera) eta telefono deiak, haiek aparte kobratuko dira eta.

Lehen hileko kuotaren ordainketa

Web-orri honetan aurkituko duzun aurreinskripziorako formularioa betetzean, 150 €ko ordainketa egin beharko duzu zure aurreinskripzioko eskaera bermatzeko. Onartua izanez gero, kopuru hori deskontatuko dizugu lehen hileko kuotan.

Bermea (fidantza)

Egoitzan onartua izanez gero, hileko bi kuotaren balioko berme bat (fidantza) ordaindu beharko duzu. 3 hilabete baino gutxiagoko egonaldien kasuan, hauxe izango da bermea: hileko kuota bat gehi kontsumoen hilabete bat.

   

Promozio berezia 2012/13 ikasturterako plaza berritzen dutenenentzat

- Berritu ezazu zure plaza 2011/12 ikasturterako maiatzaren 31 baino lehen eta %10eko deskontua izango duzu hileroko guztietan.

  • Banako gela: 423 €/hilean
  • Banako gela sukalde partekatuarekin: 423 €/hilean

- Horrez gain, egungo ikasturteko kontratua luzatu ahal izango duzu uztailaren 31 arte eta abuztuan DOAN geratu, ondorengo abantailekin:

  • Aurtengo gela berean egon zaitezke 2012/13 ikasturtean zehar.
  • Zure gauza guztiak gelan utz ditzakezu ikasturte berria hasi arte.

Promozioari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta itzazu aurreinskripzio baldintzak. Era berean, jar zaitezke harremanetan Egoitzako arduradunarekin.

*Ostatua baino ez da doakoa izango, abuztuko kontsumoak ordaindu beharko dira.

Los Abedules/Urkiak Egoitza

Arrosadiako Campusa
(Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Sardar Kalea, 26
31006 Iruñea
Telefonoa: 948 981 200
Faxa: 948 242 257
E-mail: losabedules@resa.es

 

Lagunekin partekatu

Facebook
Tuenti

Instalazio eta zerbitzuak

  • cta_webin_tv

    Telebista eta DVD gela
  • cta_webin_computer

    Informatikako gela
  • cta_webin_gym

    Gimnasioa
  • cta_webin_study

    Ikasteko gela
  • cta_webin_models

    Arkitektura gela
  • cta_webin_games

    Joko-aretoa
  • cta_webin_laundry

    Garbitegia
  • cta_webin_parking

    Parkinga
  • cta_webin_mailbox

    Postontzi pertsonala
  • cta_webin_vending

    Vending zerbitzua
  • cta_webin_adapted

    Gela egokituak
  • cta_webin_press

    Eguneroko prentsa
  • cta_webin_reception

    Harrera zerbitzua
  • cta_webin_cleaning

    Garbiketa zerbitzua
  • cta_webin_maintenance

    Mantentze zerbitzua
  • cta_webin_monitoring

    Atezaintza zerbitzua
Bulego nagusiak: Roger de LLúria, 118, 1º - 08037 Bartzelona - resa@resa.es - www.resa.es
Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika | Ohar legala eta baldintza orokorrak | Iradokizunen formularioa | Kredituak