Volver al inicio

Zer da RESA?

Zer da RESA? | Inbertitzaileak eta enpresak | Giza taldea | RESA iruditan

RESA Taldea: Espainiako unibertsitate egoitzen sarerik zabalena

RESA Taldea 1992an sortu zen, Espainiako unibertsitate egoitzen lehen sarea eratzeko asmoz. 1996an bere lehen egoitza ireki zuenetik –Terrassako (Bartzelona) Francesc Giralt i Serrà egoitza– eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoarekin elkarlanean, RESA Taldea etengabe hazi da gaur egun dituen 26 egoitzak lortu arte.
 
Gurekin lan egiten duten unibertsitateen, ikasleen eta haien familien konfiantza da RESA honaino bultzatu duena.
 
 RESA kontzeptua
Gure helburua da ikasleei eskaintzea instalazio eroso eta funtzionalak eskaintzea, gune komunak eta pribatuak dituztenak, segurtasuna, independentzia eta unibertsitate campusarekiko hurbiltasuna ahaztu gabe. Oinarrizko zerbitzuez gain, RESA Taldeko egoitzetan bizi diren ikasleek beste hainbat zerbitzu osagarri kontrata ditzakete, hala nola gelaren garbiketa, maindire eta toallen asteroko garbiketa, aparkalekua, etab.

Horrela, ikasle bakoitzak erabakitzen du zer nolako egonaldia nahi duen gure egoitzan eta bere beharretara egokitzen du.
 
RESA Housing

Bestalde, RESAk kudeatzen du  RESA Housing zerbitzua, Bartzelonan ikasten ari diren ikasle aldi baterako egonaldiak pisuetan, geletan eta familiekin lortzen laguntzen diena.

RESA Housing zerbitzua 2002an sortu zen, Barcelona Centre Universitari (BCU) erreserba zentrala osatzeko. Erreserba zentrala honakoek osatzen dute: Kataluniako Generalitateak, Bartzelonako Udalak, Bartzelonako unibertsitate guztiek eta Fundació Catalana per a la Recerca i la Innovació erakundeak.

RESA Taldea: 6.700 plaza baino gehiago kudeatzen ditugu.

Gure zenbakiek argi eta garbi adierazten dute: 6.700 plaza ditugu 26 ikasle egoitzetan. Liderrak gara Espainiako Estatuko ikasle egoitzen sektorean.

 
 

Espainiako 14 Unibertsitatek jarri dute konfiantza RESAn

Zein da haren arrakastaren sekretua? Entzun, unibertsitate bakoitzak dituen beharrak atzematea, unibertsitateko campusaren neurriko egoitzak sortzea, eta, jakina, modu eraginkorrean kudeatzen jakitea.

 
Bulego nagusiak: Roger de LLúria, 118, 1º - 08037 Bartzelona - resa@resa.es - www.resa.es
Datuen babesa eta pribatutasunari buruzko politika | Ohar legala eta baldintza orokorrak | Iradokizunen formularioa | Kredituak