Bizi ezazu Resa esperientzia.

Resan komunitate nazional eta internazional handi baten kide izango zara, eta une onak eta zaletasunak partekatu ahal izango dituzu herrialde askotako jendearekin: kafe bat hartu jantokian, azterketa bat prestatu ikasteko geletan, hiria ezagutzera atera… makina bat aukera zure egonaldia esperientzia ahaztezina izan dadin.

Iristen zaren egunean, ostatu hartuta dauden lagun batzuek eraikinari buruz jakin behar duzun guztia erakutsiko dizute: zure gela, gune komunak, etab., eta harrera-lekuko langileekin batera, etxean bezala sentiaraziko zaituzte lehen egunetik.

Horrez gain, koordinatzaileak ditugu; hauek ere ostatu hartuta daude, eta jardueren egutegia planifikatzen dute (parte-hartzea beti da borondatezkoa).

Laburbilduz, egoitzan beti plan interesgarriak (ikastaroak, txangoak, kirola, kontzertuak, jaiak, bidaiak…) egon daitezela bermatzeaz arduratzen dira. Aukera paregabea inguruan duzun jendea ezagutzeko eta lagunak egiteko.

Jarrai itzazu nobedade guztiak Facebooken: https://www.facebook.com/ResidenciaBlasdeOtero

Anima zaitez eta parte har  ezazu!