Ongi Etorri Blas De Otero Unibertsitate Egoitzara

Jakin badakigu Blas de Otero Unibertsitate Egoitzan zure bizitzako ikasturte onenak pasako dituzula. Zergatik gaude hain seguru? Bilatzen ari zaren instalazio guztiak ditugulako, eta zure jarduera akademikoa eta ludikoa sustatzeko girorik onena dugulako.

Egoitzaren kokapena ezin hobea da, hirigunean bertan dago, eta ondoan ditu zabalgunea, alde zaharra, Zabalburu plaza (hemen Leioako campusera doazen autobusak hartzen dira), Foru Liburutegia, Bilboko Alondegia Kulturgunea… Ederki gozatuko duzu Bilbok eskaintzen dizun guztiaz.

Blas de Otero Unibertsitate Egoitzak banako apartamentuak ditu, eta baita etxean bezala sentiarazteko moduko gune komunak ere.

Apartamentuek, besteak beste, komuna, sukaldea eta doako wifia dute.

Zure erritmora bizitzeko eta ikasteko lekua duzu honakoa. Goza ezazu 24 orduak eta urte osoan zehar irekita dagoen egoitza baten askatasunaz.

Lankidetza hitzarmenak

Blas de Otero Unibertsitate Egoitza Euskal Herriko Unibertsitate Publikora adskribatuta dago, eta horrez gain, komunitate unibertsitario osoari irekitzen dizkio ateak.


Logo22

Ongi etorri Bilbao-Bilbo

Bilboko alde zaharreko kale estuetatik Kale Nagusira eta Bilbo Berrira deskubritzeke dauden historiaz eta elezaharrez betetako mundu bat dago. Hiri bizia da, eta jarduera asko ditu egiteko eta leku ugari bisitatzeko.

Pasea ezazu Itsasadarretik, har ezazu ontzia Deustuko Kanaleraino edo argazkiak atera itzazu Funikularretik (bista ederrak daude bertatik). Eta nola ez, bisita ezazu Guggenheim Museo ikusgarria, eta jan itzazu pintxo batzuk zure koadrilarekin hiriguneko tabernaren batean.

Bilbo itsasora irekia dago, non ur-kirolak, hala nola surfa, bela edo urpekaritza oso errotuta baitaude. Surf zalea izan ala ez, beti da interesgarria inguruko hondartzarik famatuenetako batzuetan, esaterako Zarauzko hondartzan (Gipuzkoa), Lemoizko hondartzan edo Itzurungo hondartzan (Zumaia) dagoen giro berezia sentitzea. Horrez gain, Bilbon beti daude ikuskizunak, hala nola musika, antzerkia, dantza eta zinema jaialdiak. Izan ere... Bilbon asko dago deskubritzeke!

Aprobetxa itzazu hiri zoragarri honetan emango dituzun urteak, zure etorkizun akademikoa eta profesionala garatzeko makina bat aukera baititu.

Blas de Otero Unibertsitate Egoitza

Erreserba ezazu hitzordua

Bila ezazu zure unibertsitatea

Distancia de la residencia 500 m