Otordu-ondorena

Gauzarik onenak mahai baten inguruan gertatzen dira. Horregatik, San Mames Unibertsitate Egoitzako jantokia izango da zure lagun berriekin une eta istorio handiak partekatzeko leku egokiena.

Gosariak, bazkariak eta afariak, janari askotariko, goxo eta osasungarriaren aldeko apustua egiten duen gazte eta hiri giroan.

Aukeratu mantenu erdia (gosaria, bazkaria edo afaria) edo mantenu osoa (gosaria, bazkaria eta afaria).

Informazio gehiagorako, kontsulta iezaguzu.

Jantokia, topaleku

Egunero barreak eta elkarrizketa onak izaten diren lekua. Lagunez eta janariaz gozatzeko lekua. Horregatik, elikadura-intolerantzia edo -murrizketarik baduzu, jarri gurekin harremanetan zure beharretara egokitzeko.