Bilbon ikusiko dugu elkar
2020/21 irekiera
351 lekuko egoitza berri batekin itzuli gara Bilbora. Izugarri gustatuko zaizu, diseinuagatik eta prestazioengatik ez ezik, baita kokapen harrigarriagatik ere.
Bilboko xarmak ez du ia aurkezpenik behar; berrikuntza eta tradizioa naturaltasun osoz konbinatzen ditu hiriak. Guggenheim Museoa, nazioartean ezaguna dena, Itsasadarreko eta zubietako ibilaldiak, hondartza ikusgarriak, gastronomiaz zer esanik ez (hitz handiak dira…) Hirigune historikoan egon bazara, beti jendez eta tabernaz beteta, badakizu zertaz ari garen…
San Mames Unibertsitate Egoitza berriak 2020/21 ikasturtean zabalduko ditu ateak. Sukaldea, bainu pribatua eta WiFi konexioa dituzten diseinuko estudio klimatizatuetan, lehen egunetik sentituko zara etxean.
Espazio sinestezina, ikasteko eta zure lagun berriak, lagunik onenak, ezagutzeko gune komunekin: jantokia/kafetegia, ikasteko aretoak, telebista duten aisialdi-aretoak, fitness aretoa eta kanpoko terraza.
Eta onena: beti zure erritmoan bizitzeko eta ikasteko pentsatuta. Urte osoan hogeita lau orduz irekita dagoen egoitza baten askatasuna izango duzu.
Ongi etorri Bilbao
Bilboko alde zaharreko kale estuetatik Kale Nagusira eta Bilbo Berrira deskubritzeke dauden historiaz eta elezaharrez betetako mundu bat dago. Hiri bizia da, eta jarduera asko ditu egiteko eta leku ugari bisitatzeko.
Pasea ezazu Itsasadarretik, har ezazu ontzia Deustuko Kanaleraino edo argazkiak atera itzazu Artxanda mendia (bista ederrak daude bertatik). Eta nola ez, bisita ezazu Guggenheim Museo ikusgarria, eta jan itzazu pintxo batzuk zure koadrilarekin hiriguneko tabernaren batean.
Bilbo itsasora irekia dago, non ur-kirolak, hala nola surfa, bela edo urpekaritza oso errotuta baitaude. Surf zalea izan ala ez, beti da interesgarria inguruko hondartzarik famatuenetako batzuetan, esaterako Atxabiribil hondartza, La Central Hondartza edo Karraspio hondartza. Horrez gain, Bilbon beti daude ikuskizunak, hala nola musika, antzerkia, dantza eta zinema jaialdiak. Izan ere... Bilbon asko dago deskubritzeke!
Aprobetxa itzazu hiri zoragarri honetan emango dituzun urteak, zure etorkizun akademikoa eta profesionala garatzeko makina bat aukera baititu.
Kokapen ezin hobea
Bilboko Ingeniaritza Eskolatik (EHU) eta Deustuko Unibertsitatetik oso gertu, San Mames Unibertsitate Egoitza oso ondo komunikatuta dago EHUko Leioako campusarekin.
Bizkaiko hiriburuko punta-puntako eremuetako batean dago eta Termibus Bilbao Konplexuaren parte da egoitza. Hotela, merkataritza-zentroa eta gimnasioa izango ditu, baita lurpeko autobus-geltokia ere.
Aukeratu mugitzeko modurik erosoena. Ordutegiei, ibilbideei eta abarri buruzko informazio gehiago behar baduzu, kontsulta itzazu:
Garraio publikoa: www.ctb.eus
Metroa: www.metrobilbao.eus