Ongi etorri Los Abedules Unibertsitate Egoitzara
Iruñean ikastea, dudarik gabe, esperientzia ahaztezina da. Los Abedules Unibertsitate Egoitza aukera paregabea da zure unibertsitatearen eta hirigunearen ondoan ostatu hartu nahi baduzu, ikasteko, lagun berriak egiteko eta aisialdiaz gozatzeko giro aparta baitago.
Los Abedules Unibertsitate Egoitzako gelak erosoak eta funtzionalak dira, eta, besteak beste, altzariak, komun pribatua, sukaldea eta wifia dituzte.
Zure erritmora bizitzeko eta ikasteko lekua duzu honakoa. Goza ezazu 24 orduak eta urte osoan zehar irekita dagoen egoitza baten askatasunaz.
Lankidetza hitzarmenak
Los Abedules Unibertsitate Egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikora adskribatuta dago, eta horrez gain, komunitate unibertsitario osoari irekitzen dizkio ateak.
Ongi etorri Pamplona-Iruñea
Iruñeak ondotxo daki nola uztartu jaia, gastronomia, historia eta paisaiak. Harritu egingo zaitu; izan ere, makina bat jarduera eta leku zoragarri ditu deskubritzeke.
Pasea ezazu Arga ibaiaren parketik eta zubietatik, anima zaitez Santiago bidea egitera, Iparraldeko bide famatua jarraituz, eta nola ez, murgildu zaitez San Ferminetako jai-giroan.
Alabaina, batez ere, goza ezazu Iruñeko unibertsitate-ikasketen aukera zabalaz. Iruñeko unibertsitateak erreferente bat dira ikastera eta beren bizitzako urterik ahaztezinenak pasatzera datozen mundu osoko ikasleentzat.
Kokapen pribilegiatua
Los Abedules Unibertsitate Egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako campusean dago, Ikastegiaren, Liburutegiaren, unibertsitateko jantokien, Errektoretzaren eraikinaren eta Unibertsitateko gainerako eraikinen ondoan. Halaber, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren eraikinaren eta kiroldegiaren alboan dago.
Iruñeatik mugitzeko modurik hoberenetako bat autobusa da. Autobus-geltoki bat dago egoitzatik oso hurbil, eta, bertan, 11. autobusa har dezakezu hirigunera joateko. Edo nahiago baduzu, 1. eta 19. zenbakiek lotu egiten dute Los Abedules Unibertsitate Egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Campusarekin (Osasun Zientzietako Campusa), Nafarroako Unibertsitateko campusekin eta Virgen del Camino Ospitalearekin eta Nafarroako Ospitalearekin.
Aukera ezazu mugitzeko modurik erosoena. Ordutegiei, ibilbideei, prezioei eta antzekoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsulta ezazu hemen:
Garraio publikoa: www.estaciondeautobusesdepamplona.com/eu/
Renfe: www.renfe.com