Los Abedules Unibertsitate Egoitzako gelak
Egoitza leku ezin hobean dago, eta areto komunak eta handiak ditu bai aisialdirako bai ikasteko.
Gela guztiek kanpora ematen dute; altzariak, sukaldea eta bainugela dituzte eta, besteak beste, doako wifi konexioa eta linea zuzena duen telefonoa.
Aukera ezazu zure gela:
Banako apartamentua
Banako apartamentu batean, askatasun osoz antola dezakezu zure denbora, eta zure erritmora ikas dezakezu. Kanpora ematen duen apartamentua, beharrezko guztiarekin hornitutako sukaldea, komuna eta altzariak barne.
Banako apartamentua sukalde partekatuarekin
Irtenbide ezin hobea lagun batekin partekatzeko, zure lekuari uko egin gabe. Sukaldea partekatzen duten bi banako apartamentu dira; biak ala biak daude beharrezko guztiarekin hornituta, eta banako komuna dute.

Zuk ikasi, guk prestatuko dugu janaria.
Janaria prestatzea gustuko baduzu baina ez baduzu astirik ikasten ari zarelako, lan bat egiten ari zarelako edo besterik gabe eguna zuretzat hartu nahi duzulako, gogoan izan gosariak, bazkariak eta afariak ematen dituen jantoki bat duzula.
Gogora ezazu, halaber, otordu artean mokaduak jateko, vending zerbitzua duzula (janaria eta edariak saltzen dituzten makinak).

Zure esanetara gauzkazu
Aprobetxa itzazu Los Abedules Unibertsitate Egoitzak dituen gune komunak. Erosoak eta funtzionalak, gune hauetan giro aparta izango duzu ikasten ari zaren bitartean eta baita une batez deskonektatu nahi duzunean ere.
Ikasteko gelak, aisia-gela, fitness gela, besteak beste, lagunekin batera azterketak prestatzeko, billarrean jokatzeko, krispetak jateko eta filmak ikusteko edo asteburuko planak egiteko.
Los Abedules Unibertsitate Egoitzaren zerbitzuak













Gune komunak






Denetatik daukagu, zu izan ezik!