Ongi etorri Manuel Agud Querol Unibertsitate Egoitzara

Unibertsitate-ikasketak hastear zaude baina oraindik ez dakizu non hartu ostatu Donostian? Jarrai ezazu irakurtzen, ziur gaude Manuel Agud Querol egoitza dela bilatzen ari zarena.

Ibaetako campusean dago, Euskal Herriko Unibertsitatearen fakultate nagusien ondoan, hondar fineko hondartzetatik 10 minutura eta hirigunetik pauso batera oinez joanez gero.

Egoitzak apartamentu mota desberdinak ditu; guztiek kanpora ematen dute, hornitutako sukaldearekin, bere komunarekin, wifia, etab. instalazio modernoak ere baditu zure asialdirako denbora eta ikasteko orduak askatasun osoz kudeatzeko.

Zure erritmora bizitzeko eta ikasteko lekua duzu honakoa. Goza ezazu 24 orduak eta urte osoan zehar irekita dagoen egoitza baten askatasunaz.

Lankidetza hitzarmenak

Manuel Agud Querol Unibertsitate Egoitza Euskal Herriko Unibertsitate Publikora adskribatuta dago, eta horrez gain, leku libreak geratzen badira, komunitate unibertsitario osoari irekitzen dizkio ateak.

Logo22

Ongi etorri San Sebastián-Donostia

Donostia sekulako hiria da, eta ez bakarrik urtero, irailean antolatzen den Zinemaldiarengatik, baizik eta bere arkitekturaren dotoreziagatik, kulturarengatik, gastronomiarengatik, etab.

Donostian egin ditzakezun gauzen artean, ezinbestekoa da Kontxatik paseatzea, Haizearen Orraziari argazkiak ateratzea, Alde Zaharrean edalontzi bat sagardo eta pintxo bat hartzea, murrutik surfistak begiratzea olatuen talkak entzuten dituzun bitartean eta Zurriolako hondartzan ilunabarraz gozatzea.

Aprobetxa itzazu hiri zoragarri honetan emango dituzun urteak, zure etorkizun akademikoa eta profesionala garatzeko makina bat aukera baititu.

Manuel Agud Querol Unibertsitate Egoitza

Erreserba ezazu hitzordua

Bila ezazu zure unibertsitatea

Distancia de la residencia 500 m