Gelak eta prezioak
Aukeraz betetako ostatua proposatzen dizugu: campusean bertan dago, aisia-gelak eta jardueren programa ditu, eta leku aproposa da bai ikasteko bai lagun berriak egiteko.
Gela guztiek kanpora ematen dute, altzariak dituzte eta klimatizatuta daude, bainugela pribatua eta wifi konexioa dute.
Aukera ezazu zure gela:
Banako apartamentua
Banako apartamentu batean, askatasun osoz antola dezakezu zure denbora, eta nahi duzun moduan ikas dezakezu zure gelan. Kanpora ematen duen apartamentua, beharrezko guztiarekin hornitutako sukaldea, komuna eta altzariak barne.
Goi-mailako banako apartamentua
Apartamentu mota honekin erosotasun handiagoak izango dituzu. Handiagoa da, eta egongela-jangela, logela, etab. bereizita daude.
Banako apartamentua sukalde partekatuarekin
Irtenbide ezin hobea lagun batekin partekatzeko, zure lekuari uko egin gabe. Sukaldea partekatzen duten bi banako apartamentu dira; biak ala biak daude beharrezko guztiarekin hornituta, eta banako komuna dute.
Apartamentu bikoitza
Zure lagun berriarekin partekatzeko gela perfektua, ez du axolarik jada ezagutzen baduzu edo guk geuk elkarri aurkeztea nahiago baduzu. Kanpora ematen duen gela, komunarekin eta altzariekin.

Zure esanetara gauzkazu
Ondo pasa egoitzako gune komunetan. Modernoak eta erosoak, gune hauetan giro aparta izango duzu ikasten ari zaren bitartean eta baita une batez deskonektatu nahi duzunean ere.
Tomas Alfaro Egoitzan ostatu hartzea gela batean bizitzea baino gehiago da, elkarrekin bizitzea eta esperientzia aberasgarriak partekatzea da.
Zure egonaldia atsegina izan dadin, gune komun handiak eta erosoak eta hainbat zerbitzu topatuko dituzu: ikasteko gelak, fitness eta aisia aretoa billarrarekin, kontsola, etab.
Horrez gain, igerilekua duen kirol gune handi bat dago egoitzaren ondoan (unibertsitateko txartelarekin sar zaitezke).
Tomas Alfaro Fournier Unibertsitate Egoitzaren zerbitzuak











Gune komunak






Denetatik daukagu, zu izan ezik!